Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
albista
aldats
albista, albistie. (Aramaio) Berria. Oi albistioi esan daue, ulixe Ameriketatik etorri dala. (Orm Aram).
© Jaione Isazelaia
álbitz, albítza. (b). izena. . ÁLMITZ. Brachypodium pinnatum. Lur pobre, itzaltsu edo kare gutxikoetan hazten den belarra. Belar arrunta da, baina lehorragoa, animaliek ere jaten ez dutena. Txakurrek tripako minez daudenean botaka egiteko jaten omen dute. Astoek ere jaten dute.
álbo, albúa. (a). izena. Aldamena, ondoa.   Lado, costado Nere albuan jarritta egon da Josu./ Baserrixai aurria pintau dotse baiña albuak ez./ Alboko miñez nabill. Sin. aldamen (gorputzaz ez) Sin. aldámen.
alboága, alboagía. (d). izena. Etxearen zurezko egituran, atzetik aurrera, goiagaren paralelo, doazen habeak.   Correas intermediarias. Kaballua doia; gero berriz beste egurra: alboagak, eta alboagen gaiñian kapirixua, kapirixuan gaiñian latia, eta latian gaiñian taillia. Don. Azpian kaballua du eta gainean kapirixuak. Sin. sopánda. Ik. goiága.
alboágiñ, alboagíña. (b). izena. Alboetako hagin bakoitza.   Dientes premolares y molares. Alboagiña apurtu jat.
albóate, albóatia. (c). izena. Ura errekako presatik errotara doan kanalera neurrian pasa dadin egoten den atea.   Compuerta para regular el paso del agua en los canales que van a los molinos. Narbaiz-Boluko alboatia itxi ta kanala agortzen giñuan amorrainak arrapatzeko. Batzuek ate honi konporta edo ponporta deitzen diote.
albokarga. 1. albokarga, albokargia. (c). izena. Alde baterako karga, gurdiak edo astoak izan ohi duena, gaizki kargatzeagatik, adibidez. 2. albokarga. (c). izena. Mozkorra. Atzo sekulako albokargiakin etxeratu giñustan./ Karlos Kapandegi zalakua, jaietan, gabera orduko sarri azaltzen zan albokargiakin gorputzari eutsi eziñik. (SM Zirik).
albóko, albokúa. (a). izena. Pisu berean edo aldameneko etxean bizi dena.   Vecino que vive en el mismo piso o en una casa contigua. Alboko guztiekin asarretuta ei dabill, ume zaratak diela ta eztiela. Sin. aldamenéko. Ik. bésteko, etxékon.
© Ezezaguna
albóraka, albórakia. (d). izena. . ALBÁRAKA. Ocinum basilicum. Albahaca. Lehen erromeixara albarakia eruaten zan paparrian usain gozua eukitzeko. (SB Eibetno). Gehienbat lorontzietan hazten den landare loreduna. Metro erdi inguru hazi ohi da eta limoi usain gozoa du. Pizgarria da. Haurra izan duten emakumeei esnea ugaritzeko ere erabili izan da.
aldákor, aldákorra. (b). adjektiboa. Erraz aldatzen dena. Voluble, mudable. Oso umore aldakorra dauka Felixek.
aldámarra, aldámarria. (d). izena. Aldapa. Beixak aldamarran gora joan die. Ik. aldápa.
aldámen, aldamena. (a). izena. Alboa.   Costado, lado. Kotxian aldamen bixak urratuittut./ Gogaikarri aura etxat gau guztian aldamenetik kendu. Sin. álbo. Ik. albóko, aldamenéko.
aldamenéko, aldamenekúa. (a). izena. Albokoa. Sin. albóko.
© Gorka Ortega
aldámiño, aldámiñua. (b). izena. ALDAMIXO, ANDAMIÑO, ANDAMIXO. Andamio. Aldamiñotik bera jausitta, besua apurtuta i dago.
aldápa, aldapía. (a). izena. ALDAPADA, ALDATS, ALDAMARRA (EIB.). Cuesta. Aldapa ederra dago Uberatik Elgetara.
aldápauna, aldápaunia. (c). izena. Aldapa dagoen lekua.   Zona de cuesta, repecho
áldar, áldarra. (c). izena. Alde batera kaida duen zoruaz aldarra duela esan ohi da.   Caída, desnivel. Aldarrian dago soo aura ta eztakitt zela ibiliko gan goldatzeko./ Azpixak aldar puxka bat pe badauka ta orregatik gelditzen da kili-kolo maixa.
aldasbera, aldasberia. (Eibar) Pendiente descendente.
aldasgora, aldasgoria. (Eibar) Pendiente ascendente.