Hiztegia
soltáu. (a). da-du aditza. Soltar(se). Atzo detenidu zabena soltau dabe./ Orrek eztau pezetaik soltatzen./ Ganaua soltau zanian ipursaltoka asi zan.
Ik. jaraiñ, librau, eskátu. gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). esapidea. (eufemismoa.) GÉRRIKUA. Kaka egin. Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta.
Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko.
sólte. 1. solte. (b). adberbioa. Askatuta, libre. Suelto, sin atar. Zapata-sokia solte daukazu./ Makiña bat zoro dabill solte.
2. sólte, sóltia. (c). adjektiboa. Soltura handikoa. Suelto, resuelto. Neskekin tratuan da, oso soltia zan./ Oso pelotari soltia da.
Ik. líbre.
sómanta, sómantia. (b). izena. Egurtua. Somanta, tunda. Somanta ederra emun zotsen Elorrixon. Ik. egurtu.
somáten, somaténa. (d). izena. Primo de Riveraren garaian, zibil gobernuzalez osatutako milizia. Etxean zuten arma eta besteak beste salatari lanak egin ohi zituzten. Somatén. Sasoe bateko somatenak izan bia zittuan ba gobiernuan aldekuak ero, ta arek armia eukitze juen itxuria. Politikako asuntua izan bia zuan zeozer. Klem. Zenbait adinekok "txibato-frankista" zentzuan erabili izan du: Fulano somatena ei dok.....
somáu. (c). du aditza. Somatu. Sentir, barruntar, intuir. be asko zuan, baiña oiñ eztittut somatzen. Don.
sonáu, sonáua. (d). adjektiboa. Famatua. Sonado, -a, afamado, -a. Iru sonauenak, iru pare irikin jasotako albergia. Hil.
sonbúru, sonburúa. (d). izena. SORBÚRU. Soinburua. Hombro. Sorburua dok puntu bat, eta sorbaldia esaten jakok gain danai. Don. Ik. sorbálda.
soo, sóua. (a). izena. SÓLO (LEIN., UB., ANG.). Soroa. Labradío. Soo ederrak dare Aixkarren./ Soluan dabill aitta. /o/ edo bat luze samarra entzuten da. Barazkiak dauden lekuari ortu deitzen zaio, eta beste jeneroak daudenei soo.
soloik solo ibilli. (b). esapidea. (Leintz) Nondik nora ez dakiela, ganora barik ibili.
soóguen, soóguena. (c). izena. Soro-goiena, soroaren goi aldea. La parte más alta del labradío. Erremolatxia daukau aurten sooguenian. Ant. sobárren.
soórma, soormía. (d). izena. Soro-horma, aldapan dagoen soroari eusteko egiten den horma. Sorokuai bai, soormak, baiña etxekuai paretia. Don.
sopánda, sopandía. (d). izena. Teilatuko egurra. Gure lekukoak ez dira ados jartzen. Lekuko askorentzat, gailurraren paralelo doazen egurrak dira, alboaga edo goiaga izenez ere ezagutuak. Sopandia. Berao gaillurran paralelo zoiazenak. Lar. Sopandia ba metro bete edo metro terdi luzeko egur sendo bat, asiento ona ein deixen kaballuak. Don.
Ik. agílloi, alboága, goiága, karrera, zapata. Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda. (d). esaera. Norbait ez ikasketa eta ez ezer geratuko dela adierazten duen esaera polita. Bueno nik askotan entzun izan dot esaten dala igual, ba “Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda”. Eta orduan uste dot izaten dala ba asi dau gauza bat, baiña ez ola ganora geixegikin, da orduan ba ezta ailleauko ez karrera eta ez sopanda. Uste dot sentido orretan erabili izan dala. Lurdes. KARRERA eta SOPANDa etxegintzako berbak dira, zurak.
sopurúku, sopurukúa. (c). izena. . SOPÚRU. poa annua. Espiguilla. Belar txar hau etzanda zabal-zabal hazten da soroetan, eta oso kaltegarria da.
sor, sórra. (c). adjektiboa. Sorgorra. Torpe, poco ágil. Junturak sorrak paiño sorraguak dauzkat./ Olixua eixozu erruberiai, oso sorra dago ta.
s/zórrei olixúa. (c). esapidea. Esapide honek ZOReta SOR hitzen arteko jokoa egiten du. Zor aundixak dauzkakela? Trankill mutill; zorrei olixua.
Zorrak umorez hartzeko-edo esateko modua. Ik. sortu.