Hiztegia
albáilen. (c). adberbioa. Albait lehen, lehenbailehen. Cuanto antes. Esaixok anaiai albailen pasatzeko emendik, paketia daukala ta. Albait-len, t eta guzti ahoskatzen du askok.
albándorratz, albándorratza. (c). izena. Koltxoiak, zakuak eta halakoak josteko jostorratz handia. Aguja de coser colchones, sacos, etc. Albandorratza lana senduakin josteko; ero idobaliakin be bai; artillezko galtzak konpontzeko be bai. Klem.
albarda, albardía. (c). izena. Astoari banastak edo beste zerbait jarri aurretik bizkarrean ipintzen zaion almoada antzekoa. Sin. asto-básta.
álbeni, álbenixa. (d). izena. Hari puxketa. Hebra Ekarridazu ari-albeni bat./ Prakamotz narras batzukin zebillen, albenixak darixola. Ik. izpi, litx Ik. izpi, lítx.
álberga, álbergia. (b). izena. ÁBERGA, ÁLBERJA. Uraska, uhaska. Alberca, abrevadero. Albergan garbitzen die porruak eta beste berdurak./ Eruaizu esne marmittak albergara; oso sargori dago ta bestela esniak mudau eingo die. Batzuentzat aska ganaduak ura edatekoa da eta alberga arropak garbitzekoa. Askia ura eratekua, ta albergia erropia astinddu ta zerak eitteko. Don. Uberan aska esaten zaie biei.
albérgarri, albérgarrixa. (d). izena. Lixiba jotzeko harlauza zabala. La piedra de hacer la colada.
Gure alberga onduan an dago oinddio albergarrixa. Sin. lixíbarri, piétarri.
albérretxiko, albérretxikua. (b). izena. . Prunus armeniaca. Albérchigo, albaricoque. Gure etxazpiko alberretxikua aurten be bete-bete eindda dago. Baserri zenbaiteko pareta kontran ikus daitekeen fruta arbola. Ik. fríxku.
albista, albistie. (Aramaio) Berria. Oi albistioi esan daue, ulixe Ameriketatik etorri dala. (Orm Aram).
álbitz, albítza. (b). izena. . ÁLMITZ. Brachypodium pinnatum. Lur pobre, itzaltsu edo kare gutxikoetan hazten den belarra. Belar arrunta da, baina lehorragoa, animaliek ere jaten ez dutena. Txakurrek tripako minez daudenean botaka egiteko jaten omen dute. Astoek ere jaten dute.
álbo, albúa. (a). izena. Aldamena, ondoa. Lado, costado Nere albuan jarritta egon da Josu./ Baserrixai aurria pintau dotse baiña albuak ez./ Alboko miñez nabill. Sin. aldamen (gorputzaz ez) Sin. aldámen.
alboága, alboagía. (d). izena. Etxearen zurezko egituran, atzetik aurrera, goiagaren paralelo, doazen habeak. Correas intermediarias. Kaballua doia; gero berriz beste egurra: alboagak, eta alboagen gaiñian kapirixua, kapirixuan gaiñian latia, eta latian gaiñian taillia. Don. Azpian kaballua du eta gainean kapirixuak.
Sin. sopánda. Ik. goiága.
alboágiñ, alboagíña. (b). izena. Alboetako hagin bakoitza. Dientes premolares y molares. Alboagiña apurtu jat.
albóate, albóatia. (c). izena. Ura errekako presatik errotara doan kanalera neurrian pasa dadin egoten den atea. Compuerta para regular el paso del agua en los canales que van a los molinos. Narbaiz-Boluko alboatia itxi ta kanala agortzen giñuan amorrainak arrapatzeko. Batzuek ate honi konporta edo ponporta deitzen diote.
albokarga. 1. albokarga, albokargia. (c). izena. Alde baterako karga, gurdiak edo astoak izan ohi duena, gaizki kargatzeagatik, adibidez.
2. albokarga. (c). izena. Mozkorra. Atzo sekulako albokargiakin etxeratu giñustan./ Karlos Kapandegi zalakua, jaietan, gabera orduko sarri azaltzen zan albokargiakin gorputzari eutsi eziñik. (SM Zirik).
albóko, albokúa. (a). izena. Pisu berean edo aldameneko etxean bizi dena. Vecino que vive en el mismo piso o en una casa contigua. Alboko guztiekin asarretuta ei dabill, ume zaratak diela ta eztiela. Sin. aldamenéko. Ik. bésteko, etxékon.