Osintxu

Mekoleta

KoordenatuakX548200 Y4778126 Mapan ikusi [D_50005, D_50003]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Mekoleta, Mekoletak, Mekoletari, Mekoletan, Mekoletako, Mekoletatik, Mekoletara

Oharrak

ARGIBIDEA: Udal erroldan eta GFAn nahaspila dezentea dator MEKOLETA etxeen inguruan. Guk MEKOLETAGOIKOA izena eman diogu GFAn MEKOLETA GOIKOA BERRIA izena duen etxeari. MEKOLETAko etxe zaharra MEKOLETA soilik lagako genuke eta etxe berriei bati MEKOLETAGOIKOA eta besteari MEKOLETABEKOA. TXIKIRRIri, berriz, MEKOLETATXIKI.

Arteta

KoordenatuakX547672 Y4779203 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arteta, Artetak, Artetari, Artetan, Artetako, Artetatik, Artetara

Oharrak

GALDERAK: Kokapena ondo? MTNEn eta GFAn ere honi Kurutzekogaina deitzen zaio. Ondo kokatuta egongo da? Beste tontortxo bat badago MTNEn Artaitxako Zabala deitzen dioten paraje inguruan. Idatzizko eta ahozko erreferentzia gehiago lortu.
//// XABIER ARREGI: "Kurutzekogaina, Arteta, eta Arteittako zelaixa(ae)-Untzueta Azpikoan jasoa, ingurutsuan daude. Kurutzekogaina Untzueta Gainekoaren gaikaldean dago. Bertako jabe Gregoriok kontatua da badela euren etxeaurreko sorobarrenean harrizko gurutze bat (horrelaxe dago ikusgai); gurutze hori, antza denez, eta bere aitonak kontatua da, bertan, ibarraren beste aldeko menditik botatako bala batek jota hil zen gizasemearen oroimenean jarria dela. Gregorio, Untzueta Gainekoak, gurutze horrek parean duen tontorrak, Kurutzekogaina izena tontor horren egian den gurutze horri zor diola uste du. Arteta izeneko lur sailak, berriz, Kurutzekogainaren iparraldera azaldu zaizkigu, Lezarri Aurtengoaren sailetan; eta Gregorio beraren lur sailetan ere Arteitaco Zabala (ie) izendapenarekin. Arteita eta Arteittako zabala edo Arteittako zelaixa inguru berdinean daude; eta kokagune Kurutzekogainaren iparraladera-iparmendebaldera izango litzateke;. Arteittako zelaixa (Untzueta Azpikoan jasoa) berriz aurreko Arteta dagoen toki berean ageri zaigu. Idatzizko erreferentziak lortu ditugu, ez horrela ahozko grabazioak." ///// ARTEGIETAKO ZELAIXA izango da? Amañako baserri bat omen zen ARTEITTA (ARTEGIETA).

Kabiraegi

KoordenatuakX549306 Y4778587 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

EGITEKOAK: Ahozko beste lekukotza batzuk lortu.

Katastroan ez dut aurkitu Cab*/Kab* hasten den toponimorik.

Markiasoro

KoordenatuakX549854 Y4779407 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Datu-basean hauetxek bakarrik daudela dirudi, nahiz eta Oharretan ez dudan begiratu.

///KATASTROA: 17/162 partzela, txara, GANTXEGIGOITIkoa, ahoz MARKISO(R)O, Maria Luisa Gantxegi; idatziz MARQUIASORO.

Iturbegieta eta Gantxegigoitiko bi sail txiki samar ematen du izango direla.

Krabeliñaitz

KoordenatuakX547176 Y4779015 Mapan ikusi [G_22177, G_22178]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Oharrak

Ala Krabeliñaitza? A artikulua? Lekukotasun idatzietan R-rekikoa nagusitzen denez, hori utziko nuke.

EGITEKOA: Ahozko lekukotza gehiago lortu. MTNEn Klabelin aitz eta GFAn bietara: Klabelinaitz eta Krabelinaitz. Lekukotasunetan be KRABELIN/KLABELIN biak daudela ematen du.////BAH. klabéliña, klabéliñia. (a). izena. . KRABÉLIÑA. Dianthus caryophillus. Clavel. Ik. basóklabeliña, frantzía-klabéliña.

Gaztañandieta

KoordenatuakX549114 Y4778143 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
EtimologiaGaztaina + handi + eta: Gaztainondo handiak dauden tokia.
Hizkuntza erabileraAmaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Gaztañandieta, Gaztañandietak, Gaztañandietari, Gaztañandietan, Gaztañandietako, Gaztañandietatik, Gaztañandietara
Oharrak

Katastroan partzela bat dator: 16/155, 2,6 hektarea. Gaztañanditta (a) / Gastaña-andieta (i)
Inguruan badira beste lekuizen pisudun batzuk.

Datu baseko AUNDI guztiak XIX. mendearen erdiaz geroztikoak dira. Aurretik ANDI zen ugariagoa eta orduz geroztik AUNDI. Gaur egun ahoz beti AUNDI jasotzen da, kasu batean izan ezik: Paandixa.

Ikusiaundi (berba).

Gantxegigoitia

KoordenatuakX549415 Y4778708 Mapan ikusi [D_49969]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Gantxegigoitia, Gantxegigoitiak, Gantxegigoitiari, Gantxegigoitian, Gantxegigoitiko, Gantxegigoititik, Gantxegigoitira

Ziarsoro

KoordenatuakX549601 Y4779000 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR LANDUAK (tierras cultivadas, sembradio)
OharrakEgitekoa: idatzizko lekukotasunak lortu. KATASTROKOAN BADAUDE HAINBAT LEKUKOTZA AHOZKO ZEIN IDDATZIZKOAK: ZIERSOO, ZIERSORO, ZIARSORO, CIARSOLO, CIARSORO

Olako hegia

KoordenatuakX548288 Y4777810 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Oharrak

Ala Olaaldea? Katastroan inguru honetan idatziz nagusi den leku izena Olaco-eguia da. 8 partzela ageri dira honako oharrarekin: "en el monte Olaco-eguia". Ahoz, berriz, partzela bati lotuta bakarrik dator izen hori eta besteetan edo ahozko lekukotzarik ez dago edo beste izen batzuk erabiltzen dira: Gastañeixa, Sagastixa... Olaaldia, berriz, partzela bati lotuta dokumentatzen da idatziz eta ahoz horri Gaztaña zabaldo esaten omen zaio.

88-03-E,027 erreferentzian dago beste Olaalde bat, zelaia.

////XABIER ARREGI: "“Olaaldea” esan ohi dute. Eta Felix Zenitagoiaren esanetan ZENESTI inguruari ere horrela deitzen diote."

Katastroan behin bakarrik agertzen da ahoz Olaaldia, partzela txiki baten izena.

Kurutzebakar

KoordenatuakX551054 Y4780755 Mapan ikusi [G_21595]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabilera

AZTERTZEKOA: Zela deklinatzen da: Kurutzebakarren ala Kurutzebakarrian?

Oharrak

Katastroan Kurutzebakar izeneko partzelak beherago agertzen dira GFAko kokapena baino eta GFAko kokapenean Irukurutzeta agertzen da.