Osintxu

Askargortazpikoa

KoordenatuakX548521 Y4778037 Mapan ikusi [D_49995]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Askargortazpikoan bizi naiz, Askargortazpiko lagunak ditut, Gure ama Askargortazpikoa da, Askargortazpikotik etorri naiz, Askargortazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Askargortazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Askargortazpikokua da, *Askargortazpikoatik etorri naiz, *Askargortazpikoara noa
Oharrak

A bakarra ala bi A?

Plazentziabaso

KoordenatuakX551077 Y4780627 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Aztertzekoa: beste izenik ba ote du. Plazentziakoek ere hala deituko diote?

Katastroan ez da agertzen izen hori eta kokapen horretan pisu handiagoko beste toponimo batzuk daude.

Plazentziarekin mugan. Ez du ematen normalizateko izen egokia. Plazentziakoek beste izen bat emango diote, seguruena. Ez da idatziz dokumentatzen eta beste sinonimorik ere ez du antza.

Arando

KoordenatuakX549495 Y4778254 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERREKATXOA
Oharrak

Xabier Arregik jasotakoaren arabera, inguruko baserriek ez diote Arando deitzen eta “errekaldea” edo “errekatxoa” erabiltzen dute.

Eta zuk, zer diozu?

Errekatxo hau izendatzeko erabiltzen da berbaz Arando?

Erantzun hemen

Parisgain

KoordenatuakX547866 Y4777356 Mapan ikusi [D_50016]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaETXEA
Etimologia

Paris + gain. Paris, inguruko parajearen izena.

XABIER ARREGI: "Aspaldiko izena izango da, inork ez baitaki zein den bere jatorria."

Bestelako jakingarriak


Oharrak

GFAn PARIS GAIN. Udal erroldan zela dago? Paris ala Parisgain? ////KATASTROA: PARIS izeneko partzela mordo bat daude: 2. poligonoko 14, 15, 55, 85 eta 141 eta 16. poligonoko 137 eta 158 partzelei (ZUBIKOA, KANTERA, LESARRIBOLU, BEATXURTUkoak). 2/85 eta 16/137k Kantera eta Lesarribolukoak PARISGAIN izena hartzen dute ahoz. Idatziz beti Paris agertzen da.

Banaketa egokia izan liteke: parajea Paris eta etxea Parisgain, ahoz etxearen parean dauden bi partzelak hartzen dute eta izena Parisgain.

Iroita

KoordenatuakX549347 Y4777559 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Iroita, Iroitak, Iroitari, Iroitan, Iroitako, Iroitatik, Iroitara

Oharrak

Katastroa: Osintxuko baserrien partzela ugari daude IROITA (idatziz) edo Iroitta (ahoz) izenekoak. Ez dago IRUITA, IRUITTA eta halakorik.

Datu basean bada IDOY bat 1823an. "PARAGE DE LOMBIDA-ALDEA...PARAGE NOMBRADO VIDE-AZPIA...PARAGE DE LAPICO-BASO...PARAGE DE URQUIZA...TERMINO DE IDOY..." Lehenengoak behintzat BASALGOn daude.

Eta zuk, zer diozu?

Ezaguna jatzu izena? Zela ahoskatzen da? Zertatik etorri leike izen hori? Izan leike IDOI (Potzua) hitzetik etortzea: Idoieta = Idoiak edo potzuak dauden tokia?

Erantzun hemen

Olaaldea

KoordenatuakX548702 Y4778110 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLARREA, ZELAIA
OharrakEGITEKOA: ahozko eta idatzizko lekukotasun gehiago lortu. "Olaaldea" ala "Olaldea"?

Santamariñasoro

KoordenatuakX549899 Y4778937 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR LANDUAK (tierras cultivadas, sembradio)
Bestelako jakingarriakAZTERTZEKOA: Zertatik ote dator izena?

Bolua

KoordenatuakX548526 Y4778524 Mapan ikusi [D_49959]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaERROTA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Bolua, Boluak, Boluari, Boluan, Boluko, Bolutik, Bolura

Itzioren txabola

KoordenatuakX547972 Y4778682 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA
Etimologia

Itzio Soraluzeko baserria da.

Oharrak

EGITEKOA: Idatzizko erreferentziak lortu. Itzio Soraluzeko baserri bat da.

Aizpeondo

KoordenatuakX550668 Y4779084 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
EtimologiaAitz + pe + ondo. Aitz azpiaren ingurua.
Oharrak

Ez dakigu bekadunek AIZPIRIONDO eta AIZPEONDO bat direla nondik ondorioztatu duten. Katastroa eguneratzeko lanetan ere ez da horiek lotzeko frogarik lortu eta informanteek Aizpondo erabiltzen dute eta ez dute Aizpiriondo ezagutzen.

Bekako datu-baseko oharretan ez dago AIZP*ONDO egitura duen toponimorik. Bestalde, Osintxu eta inguruan ez dago AIZPE toponimorik, eta datu-base osoan, ezta oharretan ere, ez dago PIRI osagaia duen beste toponimorik: AIZPIRI, AZPIRI… ////KATASTROKOAN 17/18, 17/108 eta 17/109 partzelak dira AIZPEONDO. Artolazabalazpiko Luis Gantxegi Larrañagaren ahotan ere AIZPEONDO jaso da.

Ikusiáitz (berba).