Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X545953 Y4776734 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
---|
Auzoa | Basalgo |
---|
Elem. geografikoa | PINUDIA |
---|
Oharrak |
Ez da bere horretan idatziz dokumentatzen. Partileku bai. Ur banaketaren bat izango da bertan? Erabiltzen da hemen PARTILEKU hitz arrunt gisa? BAHan ez dator. OEH. partileku. "Etxeitabeko partilekua, bide batetik zoazela, baserri-etxe batera partitzen den lekua (beste bide bat). Ez da bidegurutzearen sinonimoa, antzerakoa izanik ere" (Comunicación personal).
Katastroan inguru horretan Urkitza dago. Partzelaren bat jasotzeko dago. Ez dago Parti osagaia duen antzeko toponimorik.
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X547505 Y4777041 [D_49528, D_49529] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Basalgo |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Lesarribekoan bizi naiz, Lesarribeko lagunak ditut, Gure ama Lesarribekoa da, Lesarribekotik etorri naiz, Lesarribekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Lesarribekoako lagunak ditut, Gure aita *Lesarribekokua da, *Lesarribekoatik etorri naiz, *Lesarribekoara noa
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X544907 Y4777144 [] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Basalgo |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Lindera, Linderak, Linderari, Linderan, Linderako, Linderatik, Linderara
|
---|
Oharrak |
Katastroan hiru partzela ageri dira Lindara izenarekin (batean Lindero jartzen du idatziz). Bi luzekak dira, lehengo Bergara-Elgeta mugari jarraitzen ziotenak itxuraz eta beste bat, handiena, borobil samarra, erdian beste jabe baten saila duena (jakin ez mugok ondo dauden. Edozein kasutan, bigarren sail horren izena Amarraitzeta ageri da Katastroan. Horren aipamena egiten du Luis Aranzabalek.
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X546276 Y4777253 [D_49496] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Basalgo |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Iñarragoikoan bizi naiz, Iñarragoiko lagunak ditut, Gure ama Iñarragoikoa da, Iñarragoikotik etorri naiz, Iñarragoikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Iñarragoikoako lagunak ditut, Gure aita *Iñarragoikokua da, *Iñarragoikoatik etorri naiz, *Iñarragoikoara noa |
---|
Oharrak |
B5Mn Iñarra eta Iñarragoikoa kokapena guk jarri dugunaren alderantzizkoa da. Pentsatzen dut gurea izango dela zuzena.
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X545610 Y4776955 (b5m) |
---|
Arautze egoera | Udaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena |
---|
Auzoa | Basalgo |
---|
Elem. geografikoa | BASOA (bosque) |
---|
Oharrak |
Lonbide baserria da. Itxura guztien arabera, Bakategi da. Katastroan Bakategiren ordez, Lonbidekoen hitzetan (Baustegi/Bagustegui) dator. Hala ere, ahozkoa ez da izango idatzizkoaren kopia txarra? Informante egokia ote zen? Arangurentxoko eskrituretan ere agertzen da Bagustegui idatziz eta bertako nagusiak, Martin Elgarrestak, hau dio: "Lonbideko lehengo jabeek inguru horri Baketegi deitzen zioten"
Ikus Bakategiz Jabier Larrañagak dioena:
- Erreka bixen bittartian daon zirrindara hori? Hor basua-ta badao, ba?
- Bai, bai, bai… Egon… Bakatei, Bakatei esaten dotsau, Bakatei. Hori da… Basalgoko batena da.
- Dana, ez?
- Dana… bueno, hamen pusketatxo bat guria dao. Erreka ondotik hona pusketatxo bat geuria da, baiña hau gehixena berana da. Hau, beste honi Bakatei esaten dotsa harek. Guk esaten dotsau Aranguerreka, hau da, Aranguerreka izango da, ezta? E? Guk Aranguerreka. Ta gure mugarri dauka beste horrek sail haundixa daka horrek. Lonbidekua da, baiña Bakatei esaten dotse. Bakatei. Edo Baketei izengo da igual, Baketei edo… Bakatei… ez dakit nik zela izengo dan.
|
---|