Lonbidebasoa

KoordenatuakX545610 Y4776955 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraUdaleko Euskara Zerbitzuaren proposamena
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaBASOA (bosque)
Oharrak

Lonbide baserria da. Itxura guztien arabera, Bakategi da. Katastroan Bakategiren ordez, Lonbidekoen hitzetan (Baustegi/Bagustegui) dator. Hala ere, ahozkoa ez da izango idatzizkoaren kopia txarra? Informante egokia ote zen? Arangurentxoko eskrituretan ere agertzen da Bagustegui idatziz eta bertako nagusiak, Martin Elgarrestak, hau dio: "Lonbideko lehengo jabeek inguru horri Baketegi deitzen zioten"

Ikus Bakategiz Jabier Larrañagak dioena:

- Erreka bixen bittartian daon zirrindara hori? Hor basua-ta badao, ba?
- Bai, bai, bai… Egon… Bakatei, Bakatei esaten dotsau, Bakatei. Hori da… Basalgoko batena da.
- Dana, ez?
- Dana… bueno, hamen pusketatxo bat guria dao. Erreka ondotik hona pusketatxo bat geuria da, baiña hau gehixena berana da. Hau, beste honi Bakatei esaten dotsa harek. Guk esaten dotsau Aranguerreka, hau da, Aranguerreka izango da, ezta? E? Guk Aranguerreka. Ta gure mugarri dauka beste horrek sail haundixa daka horrek. Lonbidekua da, baiña Bakatei esaten dotse. Bakatei. Edo Baketei izengo da igual, Baketei edo… Bakatei… ez dakit nik zela izengo dan.

Lekukotasunak

LoturaIturriaUrteaToponimoaAuzoaElementu GeografikoaTranskr.Berriemalea
ikusiOsoaA1991LONBIDE BASUABasalgoBASOA (bosque)tipMartin Elgarresta