Bergarako euskararen erabilerari jarriak
Izenburua | Bergarako euskararen erabilerari jarriak |
---|---|
Saritua | Bai |
Urtea | 2019 |
Egilearen edo egileen izen-abizenak | Ainhoa Pardina Aranburu |
Egilearen ikas-maila | 18 urtez gorako edozein |
Generoa | bertsoa |
Azalpen laburra | Koldo Eleizalde lehiaketa 2019, bertsoa, 3. kategoria, sariduna. |
Testua (transkribapena) | BERGARAKO EUSKARAREN ERABILERARI JARRIAK 1) Ba al dakigu benetan zein den Bergararron izaera? kalera irten ta sumatzen da euskarak duen galera nire iritziz aldatu behar genuke gure jarrera horrela soilik igoko baita kaleko erabilera
2) Herritar askok daki euskaraz guztira hiru laurdenak ta gutxi gara egun guztian euskaraz ari garenak kalera irten eta erdaraz entzuten dira gehienak hau ikusita kolpetik nahastu egiten zaizkit barrenak
3) Korrika dator bi urterik behin ta indartzen da euskara egun hauetan oso euskaltzale bilakatzen da Bergara lekukoaren mezua dabil herrian hona ta hara baina antzerki handi bihurtzen denaren lekuko gara
4) Ahobizien rol-ak hartuta euskaraldiko bidaian lan hori ondo egiten dugun jarriko nuke ezbaian belarriprestak gu entzuteko prest egoten dira mahaian baina erdara irteten zaigu hitz egiteko garaian
5) Ekimen hauek euskararentzat beti dira positibo baina kaleko erabilera horrela ere ezin igo "Euskaraz bizi nahi dut" kaletik entzun daitekeen aldiro hipokresia zantzuak argi ikusten dira berriro
6) Guztia ez da kritika izango lagunak ditu euskerak gure hizkuntzan egiten dira talde askoren bilerak hauen artean dira gaztetxe, Jardun eta martxanterak horiek dira euskerak zinez behar dituen jarrerak |
Kategoria | 3.a |
Euskarria | |
Erantsitako fitxategiak |
Eranskina | Tamaina |
---|---|
3.2_BERGARAKO EUSKARAREN ERABILERARI JARRIAK (Ainhoa Pardina).doc | 31 KB |