Harremanetan ere kilometro zero

IzenburuaHarremanetan ere kilometro zero
SarituaBai
Urtea2019
Egilearen edo egileen izen-abizenakGarikoitz Lopez de Munain Urrizalkia
Egilearen ikas-mailaEz naiz ikaslea
Generoabertsoa
Azalpen laburra

Koldo Eleizalde lehiaketa 2019, bertsoa, 3. kategorian saritua.

Testua (transkribapena)

                         Harremanetan ere kilometro zero

 

1- Jakin badakit mundua

    dago globalizatuta

    ta abantailak baditu

    hori inork nola uka

    elkarren gertu daude gaur

    Oslo, Eibar ta Kalkuta

    planeta txikitu zaigu

    aldez-alde, puntaz-punta 

    Sareak omen gauzka gu

    elkarri konektatuta

    gauza batek baiña nauka

    deseroso, kezkatuta

    Routerrak gida dezaken

    sozializazio ruta (bis).

 

2- Izanik hain ezberdinen

    kabi sare soziala

    Izanik harremantzeko

    aukera horren zabala

    paradoxa bat ez al da

    nik irizten diot hala

    izatea gizartea

    hain hotz, indibiduala

    Nolatan sinetsi dugu

    sarean aske gerala

    identitatea egun

    likidotu den bezala

    uste dut harremanekin

    antzera pasatu dala (bis).

 

 

3- Nagusiki diren arren

    bai gazte ta bai nerabe

    gero ta heldu gehiagok

    erabiltzen du hala're

    sare soziala erruz

    hartu emanen zutabe

    eskaparate bezala

    irudiaren lurralde

    Baditu hainbat bertute

    ezaugarri bere alde

    urruti daudenak jarri

    ditzakela parez-pare

    baiña hargatik gertuko

    direnak urrundu gabe (bis) 

 

 

4- Gizartean duen arren

    sona eta arrabotsa

    askorentzat izan arren

    tresna itzela, pagotsa

    sarea ez ote dugu

    erosoa bezain hotza

    hatz lodiak baditugu

    hitz, diogunaren hotsa

    Nola erakutsi pena

    haserrea eta poza

    ez gabiltza oso zuzen

    hori da nire aitortza

    emotikonoa bada

    emozioen ahotsa (bis).

 

 

5- Bai! Komunikazioak

    ditu hamaika geruza

    eta adierazteko

    mila modu ta hizkuntza

    sare sozialak baiña

    sarri kanpoan du funtsa

    nago ikuspegi hori

    ez ote dugun kamutsa

    Estimulu pilaketa

    sekula ez da laguntza

    baldin bada norberakin

    ez egoteko eskusa

    Konekta barruarekin

    Konektatu barne zuntza (bis).

 

 

6- Asko errepikatzen den

    irudi bat egunero

    kuadrila bat eta denak

    pantallei so, erdi ero

    bakoitza berean eta

    hatz lodiak bero-bero

    zer jaso ta zer bialdu

    estalduraren bezero

    Aurrez aurrekoan mutu

    elkarri begira gero

    hobe elikadurakin

    legez jokatu ezkero

    harreman kontutarako

    ere kilometro zero (bis)

 

Doinua: ETAren su etenetik

Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz / zazpi puntuko berdina 16 silabaz.

 

Kategoria3.a
Euskarria
Erantsitako fitxategiak
EranskinaTamaina
Koldo Eleizalde bertsoa.mp442.24 MB
3.1_ HARREMANETAN ERE KILOMETRO ZERO (Garikoitz Lopez de Munain).doc27 KB
Bideo fitxategia: 
0
Your rating: Batere ez