Adjektiboak

1. dúango, dúangua. (c). adjektiboa. DUAKO. Debaldekoa. Geienetan frontoia duakuekin betetzen zan (SM Ezten).
2. dúango, dúangua. adjektiboa. DUAKO. "Gorrón. Beti eta alde guztietan aura duangua.
dudóso, dudosúa. (b). adjektiboa. DUDAKO. Dudoso, incierto. Oso seguru ezagutzen ez ditugun perretxikuez ere esaten da. Poltsa baten perretxiku onak ekarri dittugu ta bestian dudosuak. Sin. dudáko.
duenda, duendia. (d). adjektiboa. Saltsera, endredatzailea; bazterrak nahasten dituena. (Emakumeez) Gu bakian bizi gaittun eta alako duendarik etxonagu biar emen.
1. dúltze, dúltzia. (b). adjektiboa. Dulce. Menbrilo au oso dultzia dago./ Dultzegixa dago pastela. Gozok, bi zentzu dituenez, testuinguruak edo esaldikerak argitzen du esanahia. Ik. gozo.
1. edadetu, edadetúa. (b). adjektiboa. Adintsua.   Entrado,-a en años. Andra edadetu batekin ikusi dot./ Orren gizona bastante edadetua da.
1. eder, edérra. (a). adjektiboa. EDAR. Hermoso, -a. Mutill ederra zan. EDAR ere bai, eta agian gehiago. Eratorriak ere bietara, guk gehienak eder-ekin jarri baditugu ere. Bada EARRA esaten duenik ere. edérra sakátu. (b). esapidea. EDERRA SARTU. Ziria sartu.   Engañar, meter gato por liebre. Ederra sakatu zotsen ari be: sekulako gangia ein zebalakuan akziñuak merke erositta, ta gero bape balio ez. ederra(k) artu. (b). esapidea. Recibir (un) golpe(s). Ondarruatik ederrak artuta etorri i da arroputz ori./ Ederra artu neban bizikletatik jausitta. ederra(k) eiñ. esapidea. Hacer (una) faena(s). Ederra ein zostazun atzo: nere antiajuak poltsan eruan. ederra(k) emon. (b). esapidea. Dar (un) golpe(s). Realekuei ederrak emon zotsen atzo.
ederzále, ederzalía. (c). adjektiboa. Gauza ederren zalea. Ederzalia zonan da azkenian golfua artu jonan galanta. Neska edo mutil ederren zalea, batik bat.
egarbéra, egarbería. (c). adjektiboa. Erraz egarritzen dena.   Propenso, -a a tener sed. Gure txikixa oso egarberia ta izarperia da.
1. egin-barri, egin-barrixa. (b). adjektiboa. Recien hecho. Ogi au egin barrixa da.
egiñáriñ, egiñaríña. (c). adjektiboa. Sutan gutxiegi egondakoa.   Dícese de la comida poco hecha, que ha estado poco en el fuego. Legatza etzeuan txarra baiña egiñarin samarra. Ik. erreariñ.
egizále, egizalía. (c). adjektiboa. Egia maite duena. Egizaliak baga esan daigun egixa.
1. egoki, egokíxa. (c). adjektiboa. EGOGI. Aproposa, aukerakoa.   Adecuado, -a, idóneo, -a. Mutill ori oso egokixa litzake alkatetzarako./ Praka bakeruak eztie egokixenak mendirako./ Neuri etxat pentsatzen amai ori esatia (hika tratatzea), ezta bape egogixa. Mertz. «Mutil egokixa», «pelotari egokixa», «bertsolari egokixa», eta horrelakoak entzuten dira estiloa eta itxura azpimarratuz. Ik. aukeráko, aprópos.
egosariñ, egosaríña. adjektiboa. "Lo que está poco cocido." (Izag Antz).
egosgogor, egosgogorra. (b). adjektiboa. (Eibar) Egoskorra.   Terco, -a, tozudo, -a.
2. eldu, eldúa. (b). adjektiboa. Maduro, -a. Elduak eta gordiñak, danak jan giñuzen. Ant. berde. Ik. gordíñ.
elízatar, elízatarra. (d). adjektiboa. (Eibar) ELIXATAR, ELIZTAR, ELIZANTE. Clerical. Elixatar amorratua politikan. (Etxba Eib)
eltxaior, eltxaiorra. (d). adjektiboa. (Angiozar) Temosoa. Frankoa edo noblea ez dena. Zela izan leike personia ain eltxaiorra!
1. eme, emía. (a). adjektiboa. Hembra. Ant. ar.
2. eme, emía. (d). adjektiboa. Emakume itxurako gizonez esan ohi da.   Se dice de los hombres de modales femeninos. Gizon argixa da, eme samarra izatia eze. eme-eme berba eiñ. (c). Oso leun hitz egin. Leunkeriaz, askotan Arek eme-eme berba eingosk, baiña gero berak nai dabena eingo jok.
enbustéro, -a, enbusterúa, -ía. (c). adjektiboa. Embustero, -a, zalamero, -a. Sinpatikua eztakitt dan baiña enbusterua beintzat bai.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.