Adjektiboak

2. bizioso, biziosúa. (d). adjektiboa. Zurari buruz, erraz deformatzen dena. Zumarrakin guk makiña bat eur ebai dou. Da eur goorra da, baiña biziosua. Ezta gaztaiñian da aritzan da mookua. Benito.
biziztúra, bizizturía. (b). adjektiboa. Neska-mutiko txiki, argal eta geldigorrengatik esan ohi da.   Vivaracho, -a. Subalinddaria baiño bizizturiaua da ume demonio ori.
bizko, bízkua. (c). adjektiboa. BIXKO. Bizco, -a.
2. bizkor, bizkórra. (a). adjektiboa. BIXKOR. Rápido, -a, ágil. Oso aintxintxikalari bixkorra da Luis.
3. bizkor, bizkórra. (a). adjektiboa. BIXKOR. Argia, azkarra.   Vivo, -a, espabilado, -a, inteligente. Oso bixkorra ei da eskolan.
borondate oneko, borondate onekua. (b). adjektiboa. Voluntarioso, -a. Sin. borondatetsu.
1. borondatetsu, borondatetsúa. (b). adjektiboa. Eskuzabala, borondate onekoa.   Dadivoso, -a. Oso gizon borondatetsua zan. Sin. borondate oneko.
bragáu, bragáua. (d). adjektiboa. Ausarta, izukaitza.   Bragado, -a, decidido, -a. Zuen tio komunistia zuan. Bragaua benetan. Etzan puxka bategatik billurtuko.
1. brébe, brébia. (d). adjektiboa. Su biziagatik esan ohi da.   En cocina, dícese del fuego muy vivo. Lenengo su brebian euki bost minitu eta gero bajau eta ordu erdi laga./ Gaur babak eztare onak, su brebegixan eukittut eta.
2. brébe, brébia. (d). adjektiboa. Berehala bere onetik irteten diren pertsonez esaten da, haurrez, batik bat.   Se dice de las personas que se alteran o enfadan por nada, sobre todo de los niños. Jesus! ondo brebia dok pa zuen mutikuoi.
brebenído, brebenidúa. (d). adjektiboa. Zuhurra.   Prevenido, -a, cauto, -a. Oso brebenidua da zuen mutiko txikixa. Ia euskaraz bakarrik dakien zenbait adinekok erabilia, edo gazteago batzuk, erdi brometan.
brintzakor, brintzakorra. (c). adjektiboa. BITZAKOR, PITZAKOR. Erraz brintzatzen dena.   Quebradizo. Hau dok egurra bitzakorra, dana zartau dok. (SB Eibetno)
bromóso, bromosúa. (b). adjektiboa. Bromazalea. (Gehienetan zentzu txarrik gabe).   Bromista, aficionado a la broma, pero con connotación positiva. Zuen aittajuna bromoso askua zuan ba, etxaukan ire antzik; makiña bat barre erainddako gizona.
búrlati, búrlatixa. (c). adjektiboa. Burla egin zalea. Gutxi erabilia. Burloso da arrunta
burlóso, burlosúa. (c). adjektiboa. Burlatia. Arrua izatiaz aparte burlosua da. Sin. búrlati.
burúariñ, burúaríña. (c). adjektiboa. Kaskarina.   Ligero, -a de cascos. Sin. kaskáriñ.
© Ezezaguna
1. burúaundi, burúaundixa. (a). adjektiboa. Buru handia duena. Bai pertsonez, bai beste edozertaz.
burúbako, burúbakua. (b). adjektiboa. Burugabea.   Insensato, -a. Ezixozu kasoik eiñ, burubako xamarra da ta.
burugiñ, burugiña. (d). adjektiboa. (Eibar) Prudente, previsor, calculador. Burugiña demoniua! Iñork arrapau a! (Etxba Eib).
1. burúgogor, burúgogorra. (b). adjektiboa. Ikasle txarra, eskola nekez sartzen zaiona.   El alumno que tiene muchas dificultades de aprendizaje. Oiñ espabilauta dago, baiña, txikittan tamaiñuko burugogorra izan zan ori.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.