gozátu

Lotutako hitzak berbaren dagokion sarreran erantsita azalduko dira.

gozátu. komentario 1 1. gozátu. (c). du aditza. Gozotu, eztitu.   Dulcificar. Esnia sakariniakin gozatu biar izate zan, etzeuan azukarrik eta./ Beti gogorrian be ezta ona, umiak gozatzen be jakin ein bia da. 2. gozátu. (c). Tresnak bere puntuan jartzeaz ere entzun daiteke. Bestela, berriz, amostu eitten dok (sega); pikaduria ondo, baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don. 3. gozátu. (d). du aditza. Lurra ongarritu.   Abonar la tierra Karia onduen aprobetxatze zan, zabaldu da euririk artu barik sikuan bazan. Lurra gozatu ta euri asko eitten badau sustanzia eruan eitten dau. Cand. 4. gozatu, gozatúa. (c). izena. Gozamena, poza, satisfazioa, atseginaldia.   Acción de gozar, disfrutar; gozo. Amandría aspaldixan etxetik urtetzeke, eta gozatu bat artu zeban lengunian Zarautzera joanda./ Lenguan gozatu bat emun gontsen umiei: lenengo zinera, gero hanburgeserixara.../ Atzo Bilbok Realai irabazi. Iñigok artuko juan gozatua./ Ala, joan ari tiagana bisitta bat eittera ta emuixok gozatu bat. gozatua artu edo emon, ia beti. Gozatua artu edo emon, ia beti. 5. gozátu. (d). du aditza. Behia gizendu okelara saltzeko. Bei auxe puxkat gozatu ein bia juat, antzutu ta gozatu; mejorau. Don.
Loturak
Lotura berria erantsi