doke joku

doke joku, doke jokua. izena. (Arrasate) DOKE. Arrasaten orain dela gutxi arte Aste Santuetan jokatzen zen jokua: laban bat (edo antzeko zerbait) sartzen zen lurrean, atzean errektangulu txiki bat marrazten zen, eta metro batzuk urrunduta burdinazko fitxa borobil batzuekin jo behar zen labana, edo eta fitxa errektangulu barruan utzi. Ez bata eta ez bestea egin ezean, "karkabal" esaten zen.