ápatx

© Iñaki Arana
ápatx, apátxa. (c). izena. Abere azazkala, hau bikoitza denean, ardi, txerri edo behietan bezala. Zaldiek-eta bakarra dute eta honi pelu deitzen zaio.   Pezuña de animal, cuando ésta es doble. Ardixak apatxak eukitze jittuk eta zaldixak, berriz, pelua. Apatxetako miñ edo ankamiñ deitzen zaio ardien hanketako gaitzari. Ik. ankákasko, ankámiñ, pélu, -o. apatxak euki. (c). esapidea. Tener (o ser un) manazas. Orrek eztittuk eskuak, orrek apatxak dittuk.