áinbesteko

áinbesteko. 1. áinbesteko, áinbestekua. (b). izenlaguna. Ez hain txarra ere, onartzeko modukoa.   Pasable, aceptable. Udabarrixa txarra ein zeban baiña udia ainbestekua be badoia./ Nota txarrak orrek? Ainbestekuekin konformatzeko moduan zare./ Jana ainbestekua be bazan, baiña ura eran ezinddakua. Ainbestekua be, ia beti. onenbesteko, orrenbesteko, gutxiagotan. Ik. áinbeste. 2. áinbesteko, áinbestekua. (b). izenlaguna. Hain handia, hain aparta.  Tan grande, tan extraordinario. Mozkorrak galantak arrapau izan jittuat baiña ainbestekoik ez./ Banajakixan kalamidadia zana, baiña ainbestekua.../ Sekula etxuat ikusi ainbesteko jente mordoik. Kideko hauek gutxiago erabiltzen dira: onenbesteko, orrenbesteko. Ik. áinbeste, onénbeste, orrénbeste. 3. áinbesteko bat. (c). zenbatzailea. Kopuru jakin bat (dirua, jeneralean).   Una cantidad determinada (dinero, generalmente). Saltzen daben kotxe bakoitzeko ainbesteko bat emoten dotse./ Berak ainbesteko bat irabaziko dau ta beste guztia nausixandako izango da. Beharbada hitz honen kalkotik datorke sarri entzuten den esaldia: Guk tantora eitten juau lan, irabazietatik hainbesteko bat dela berentzat, alegia. Beste hauek ere erabiltzen dira, nahiz eta gutxiago: onenbesteko bat, orrenbesteko bat. Ik. áinbeste, tántora lan eiñ.