Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Jaione Isazelaia
méndar, méndarra. (c). izena. . pulicaria dysenterica. Etxea garbitzeko erabiltzen de menda mota usain gabekoa. komentario 1 Sin. astoménda.
mendébal, mendebála. (c). izena. Viento del Oeste. Mendebalak joten dabenian, eurixa laster.gaillego aizeak baino apur bat iparralderagotik jotzen du. Baita dena hezetasunez blaitzen denean, etxeko lurra, frontoiko pareta edo zorua, mendebalagatik dela esaten da. Gaur ezingou pelotan jokatu; mendebalak jo dau ta lurra labana dago. Don.k dionez, gaillego aizeak baino apur bat iparralderagotik jotzen du. Ik. bendebal, gaillégo áize, nórde.
méndi, mendíxa. (a). izena. Monte, montaña. Ik. báso. mendíra bóta (ardixak, beixak). (a). esapidea. Abereei mendira jarein larrean egin dezaten. Gure ardixak ibiltzen zien ba, maietzian botatzen zittuen mendira, jaretxi illuntzian txabolan, goizian berriro, da atzera mendira, maietzian, da andik Gabonak arte betik mendixan. Luis. Sin. basora bota.
mendí-buelta, mendí-bueltia. (b). izena. Mendi-ibilaldia. Bakaziñotan goizero eitten giñuan mendi-bueltia./ Ale, joan zaitte mendi-buelta bat eittera, ondo etorriko jatzu ta. komentario 1 Sin. mendi-ibílli.
mendíarte, mendíartia. (c). izena. Valle estrecho. Andorra mendiarte estu bat da./ Mendiarte baten ziar doia karreteria.
© Jaione Isazelaia
mendi-bízkar, mendi-bizkárra. (c). izena. La cresta del monte. Ik. mendi-gáillur.
mendi-égal, mendi-egála. (d). izena. Ladera, vertiente. Don. Gutxi erabilia. Ik. mendí-éspalda.
mendí-éspalda, mendí-éspaldia. (d). izena. Mendi edo mendixka baten goi-parte aldapatsu eta zabala; ez gailurra.   Ladera superior de un monte. Azkonabittan, mendi-espaldan dauke piñurixa./ Oizko mendi-espalda baten jausi zan abioia. Ik. espálda.
mendi-gáillur, mendi-gaillúrra. (c). izena. Mendi-bizkarra.   Cresta de monte. Lenengo mendi-gaillurra artu giñuan eta gaiñik gain joan giñan tontorreraiño. Zenbaitek «tontor», «punta» zentzuan ere badarabil. Ik. mendi-bízkar, gaillur.
mendí-gaiñ, mendi-gáiña. (b). izena. Cima de monte. Mendigaiña lau antzian dagonian esaten jakok. Don.
mendigoizále, mendigoizalía. (b). izena. Mendizale talde bateko kidea; Bergaran Pol-pol-ekoa, batik bat.   Componente de un grupo montañero. Guti zarra mengigoizale amorratua zuan. komentario 1
mendi-ibílli, mendi-ibillíxa. (c). izena. Ibilaldia mendia zehar.   Paseo por el monte. Medikuak esan dost mendi-ibilli batzuk komeni jatala. Sin. mendí-buelta.
mendí-púnta, mendí-púntia. (b). izena. La punta del monte.
mendi-tóntor, mendi-tontórra. (a). izena. Mendi punta.   La cima del monte. Orduerdixan aillegau giñan mendi-tontorrera.
mendítsu, menditsúa. (b). adjektiboa. Mendi askokoa.   Montañoso.
mendizále, mendizalía. (b). adjektiboa. Aficionado a la montaña o al montañismo.