Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
dornu-maratilla, dornu-maratillia. izena. (Eibar) Manivela de tornillo de banco.
dóte, dotía. (b). izena. Ezkonsaria.   La dote matrimonial. Amar milla duroko dotia emon zotsan alaba zarrenai. Sin. ezkonsári.
dotóre. 1. dotóre, dotoría. (a). adjektiboa. Elegante. Traje dotore batekin etorri zan./ Gizon dotoria da. Ik. ápaiñ, txúkun. 2. dotóre. (a). adberbioa. Elegante. Dotore jantzitta etorri da. Sin. apaiñ, txukun. . esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Galderaren erantzun umoretsua. 3. dotóre. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Ederki. Dotore asko ibilli giñan Ibizan.
dotoreríxa, dotorerixía. Dotorezia. Dotorerixa geixegi dabizu gauzonerako. Sin. dotoretásun.
dotoretásun, dotoretasúna. (c). izena. Elegancia, belleza. Bilbok eztauka Donostian dotoretasun aura./ Dotoretasuna eztago bakarrik erropan. Sin. dotoreríxa.
dotorétu. (b). da-du aditza. Dotore jarri.   Adornar(se), poner(se) elegante. Ezkondu danetik dotoretuta ikusten da.
dótriña, dótriñia. (b). izena. Catecismo, catequesis. Dotriñia buruz jakin biar izaten zan./ Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin e, da saillian, e. Da! oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua. Hil. dótriñia euki. (c). esapidea. Maldizioka jardun. Azelakotxe dotriñia zeuken pelotarixak: ango maldiziñua, ango ostia-soiñua... Sin. errosaixua euki.
dózena, dózenia. (a). zenbatzailea. Docena. Bi dozena arrautza erosi.
dozénerdi, dozénerdixa. (a). zenbatzailea. Media dozena. Dozenerdi bat perretxiku bakarrik topau dot./ Ogei duro balioittu dozenerdixak.
dra-dra-dra. (d). onomatopeia. Onomatopeia, azala kentzearena, adibidez. Trangatzia ba, bittartiakin sartzen zan, da olaxe dra-dra-dra-dra, da kentze jakon azala gaiñekua. Juana.
drága, dragía. (b). izena. Gurdiaren frenoa.   Freno de carro. Dragia apurtu ta errekara joan giñan bei ta guzti. Bost edo sei draga-sistema azaldu dizkigu Donatok.
draga-égur, draga-egúrra. (c). izena. Gurdia frenatzen duen egurra. Larakoari eraginez draga-egurra tiratzen da gurpilen kontra. Hots handia ateratzen du.
dragói, dragóia. (a). izena. Dragón. San Migelek dragoia il ei zeban.
dráma, drámia. (a). izena. (Eibar) "Drama, ocasión patética. Kinzenia galdu jokuan tabernan eta gaur be dramia dago ziur aren etxian.
drau. onomatopeia. "Significa fuerza de improvisación." (SB Eibetno).
draun, drauna. (d). izena. (Eibar) Eliztorreko kanpai handia eta harekin egindako deia.   Campana mayor de la iglesia y avisos desde ella. Draunak bi dira Eibarko kanpaitorrian./ Su-kanpaia be draunian joten da. (Etxba Eib)
dróga. 1. dróga, drógia. (c). izena. Istilua, iskanbila.   Disputa, jaleo. Gure mutikua ta zuena juntatzen dienian drogia besteik eztauke./ Drogia ipintzeko naikua die bi txorimalo. DROGIA IPINI eta ETARA, batik bat. Ik. démanda, sesíño, xestra. drógan. (c). adberbioa. Istilutan. Goiko andra-gizonak beti drogan dabitz. 2. dróga, drógia. (a). izena. Droga. Drogia saltzen arrapau dabe.
drogáu. (a). da-du aditza. Drogar(se). Perretxikuekin drogatze i da.