Hiztegia
ruso, rúsua. (a). izena. Ruso.
Izagirrek RUSUA deitzen dio ipar ekialdeko haize hotzari: "Frantzí-iparra, frantzí-aizia: la rusia!. (c). interjekzioa. Zenbait adinekok erabiltzen duen biraoa. La Rusia, au jakin izan baneu bela etorriko nitzuan./ Mekauben la Rusia!, kendu adi paretik!
LA INDIA! ere esaten da. La India!, beti lan eta lan eta kobrau zer?
sáats, saátsa. (c). izena. . salix atrocinerea. Sahatsa, saratsa. Sauce, salguera. Errekatxo ondotan batik bat hazi ohi den sastraka edo zuhaixka. Mordoa hazten da elkarren ondoan, eta esaerak dioenez lehenengo loratzen den zuhaitza da. Hemen, zuritu eta kurutzegixak egiteko erabiltzen dira. Kurutzegiak (sahats-makila zurituak) sortan jarri, puntan elauntza eta erromeroa ipini, abarka sokaz lotu eta Erremu Santu egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero metro bete inguruko makilak egin, gurutze forma eman ezpaltxo batez, eta etxeko soro eta zelai guztietan jartzen dira. Txikiak ere egiten dira ateburuetarako. Ik. kurútzegi.
sabéloi, sabéloixa. (d). izena. Sabel-lohia. Umeak jaio berrian izan ohi duten kaspa. Caspa infantil. Umiak eta jaio-berixan eukitze zebena; oiñ aiña etzittuan baiñau be itten-da, sendo sendua igual eukitze juen zera, sabeloixa. Klem.
sábi. 1. sabi, sabíxa. (d). izena. Txertatu gabeko fruta arbola landarea. "La planta de un año o menor." (Izag Antz) Ik. sagar-sábi. 2. sabi, sabixa. "Lurrari loreak edo zuhaitzak kendutakoan gelditzen zaion sustrai fin-fina. Sabiz beteta dago tiestua eta lurra aldatu biko jau lorei." (Lar Antz).
ságar, sagárra. (a). izena. . malus domestica. Manzana, manzano. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s.
jansagar, jansagarra. izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ).
sagarra jo. (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko. Ik. sagárra jóteko mákina.
sagar-mákatz, sagar-makátza. (d). izena. . malus sylvestris. Manzano silvestre. Ez da oso ugaria. Sagar txiki asko ematen du.
sagar-joteko arka, sagar-joteko arkIa. izena. (Eibar) "Arca para machacar y trocear las manzanas para la sidra." (SB Eibetno).