Hiztegia
lixi-aska, lixi-askia. (d). izena. Lixibako ura jasotzeko harrizko askatxoa. Tiñakuak izate zien, ta lixi-askia; tiñakotik ur berua bota, ta askia beien, da tiñakuoi eo barrikioi zerien, ta an epeldu ura ta bota jabon-ura ero zea, ta an egosi. Juana. Sin. lixa-pótzu.
líxiba, líxibia. (c). izena. Arropa eta izara garbiketa (eskuz eta antzinako erara). Colada a la antigua usanza. Azelakotxe lixibia daukaten atsalderako.
líxibia egosi. (d). du aditza. Arropa zuritzeko ur-irakina lixontzira bota sutako hautsetan zehar.
líxibia eiñ. (c). du aditza. Garbiketa egin. Sekula lixibia eiñ eztabenak eztaki ze dan labadoria.
Hilean behin egin ohi zen. Lehenengo albergarrixan jabonau eta lixibia jo, eta gero arropa zuria sutako-hauts eta ur-irakinez egosi.
líxibia jo. (c). du aditza. Albergarrian, jabondutako arropa astindu eta jo zikina ateratzeko. Ik. lixa-pótzu, lizi.
lixibáldi, lixibaldíxa. (d). izena. Lixiba, arropa garbiketa egiten zen aldi bakoitza. Cada una de las coladas. Gurian lixibaldi bakarra itte zuan./ Lixibaldi baten ezpazan eitten bixan ein biar.
lixiba-mai, lixiba-maixa. (d). izena. Arropa jabonatzeko harrizko mahaia. Mesa de piedra para restregar la colada. Maixak pe, lixiba-maixa esate jakon, jabontzeko ta. Juana.
Harrizko mahai hauek alberga aldamenean egoten dira.
lixíbarri, lixíbarrixa. (d). izena. Lixiba joteko harria. Don.k LIXIBA ARRI dio, bi hitzetan. Sin. albérgarri, piétarri, puxetarri.
lixibera. 1. lixibera, lixiberia. izena. "Lixiba egiteko ontzia, barrika." (Lar Antz)
2. lixibera, lixiberia. izena. (Eibar) Lavandera. Lixiba egitera dedikatzen zen andrea. Besterik ezian, lixibera eitten eban. (Etxba Eib). Sin. lixíbagille.