Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
2. zúrda. 1. zurda, zurdía. (c). izena. Crin, cerda. Lepoko zurda dotoriak zittuan zaldi arek. Don.k dio lepokoari kriñ eta buztanekoari zurda edo buztan-zurda deitzen zaiola. 2. zurda, zurdía. (d). izena. Gorputzeko ilea. “Zurdatsua aiz i, bizkarrian be zurdia daukak”. Bizarra arpegikuai esaten jau; illia burukuai. Don. Pertsonarenaz gutxi erabilia.
© Asier Sarasua
zurda-sóka, zurda-sokía. (c). izena. Abere-zurdaz, behiaren buztanekoaz batik bat, eginiko esku-soka.   Cuerda hecha de cerdas de animal. Ganauen buztanetako zerekin eingo juen. Laniakin be igual eingo juen baiña zurdiana gogorraua. Klem. Ik. euskal-soka.
zurdátsu, zurdatsúa. (d). izena. Gorputzean ile asko duena. Ik. zúrda.
zurézko, zurezkúa. (c). izena. Zurez egina.   Hecho de madera. Zurezko koillariakin erain bia jako lapikuai./ Bazien gurian zurezko katilluak. Ontzi eta sukaldeko tresnez ia bakarrik. Gainontzekoei egurrezko. Zura hitza, bera bakarrik, ez dugu sekula entzun ahal izan eginahalak eginagatik. Santu-santua eztok, ori be zurezkua dok. (d). esaera. Inor ez dela guztiz ona edo santua adierazten duen esaera umoretsua. Santuen zurezko irudiei begira esan ohi da. "Gerritik gorako santuak" esaten zaie Oñatin Kospus eguneko prozesioan ateratzen diren gorputz erdiko bi santuri. Zur da lur ein. (d). esaera. (Oñati) Harritu.   "Zur da lur ein dda ama: se ha maravillado sobremanera la madre." (Izag Oñ). zurezko trajia jantzi. esapidea. (lagunartekoa.) Pertsona bat hil. Zurezko trajia jantzi, eta hankak aurrian diela etara juek. (TSE Berb).
zurgólda, zurgoldía. (d). izena. Zurezko golda, burdinazkoa punta bakarrik duena. Zurgoldia. Auxe bakarrik burdiñia. Egur aundi bat, ona gora eskulekua, au kertena ta au partikia. Don. ZURGOLDAPUNTA (reja del arado) etxean dutela esan du. Lanean ez duela ezagutu, esegita baizik. Ik. frantzes-gólda, golda áundi.
zúri. 1. zuri, zuríxa. (a). adjektiboa. Blanco, -a. Ik. edúrra zúri. zúri pintau. (b). Pintar de blanco. Etxia zuri pintau dabe. 2. zuri, zuríxa. (a). adjektiboa. Pálido, -a. Kolore zurixa daukazu. zúri-zúri járri. (b). esapidea. Ponerse pálido. Ikusi zaittuanian zuri-zuri jarri da. 3. zuri, zuríxa. (c). adjektiboa. Lanerako nagia, alperra.   Poco aficionado al trabajo. Korbatia eta trajia bai, baiña lanian zurixaua da, zurixaua... BLANKO ere esaten da Eibar aldean: Arro dotoria, baiña blanko bizi guztian. (AAG Eibes). Ik. alper, nagi. 4. zuri, zuríxa. (c). adjektiboa. Faltsua. 5. zuri, zuríxa. (d). izena. Enborraren azalaren eta bihotzaren artean geratzen den geruza, balio ez duena. Egurran defetuak die bat ori, gizenakin eittia. Au bada tablia, baztarrian olako zer bat zurixa esate akona, gizena. Martin. Sin. kostánera, laka, gizen. 6. zuri, zuríxa. izena. (Eibar) lactarius vellereus. Lactario aterciopelado (perretxikua). (SB Eibetno).
zuríka, zurikía. (d). adjektiboa. ZURIXKA. Zurixka.   Blancuzco, -a. Uso-tortolia baiño zurikiaua dok etxe-usua. Zurixka entzuten da orain, baina adinekoen artean nahiko normala da zurika. Ik. orika.
zurikeríxa, zurikerixía. (c). izena. Adulación, zalamería. Zurikerixan ibilliko jatzu nai dabena konsegidu arte.
zuríketa, zuríketia. (c). izena. Blanqueo de una casa, encalado. Zuriketa on bat pe artuko leuke gure etxiak./ Etxe-zuriketia aiuntamentuan kontura ei da.
zúringo, zúringua. (a). izena. La clara del huevo. Gorringua jan da zuringua laga. Sin. arráutza-zúringo. Ant. górringo.
zurita. (d). izena. columba oenas. Paloma zurita. Sin. uso txiki.
zurittasun. 1. zurittasun, zurittasuna. (a). izena. Blancura. Zer da aurreko zelaixan ikusten dan zurittasun aura? 2. zurittasun, zurittasuna. (c). izena. Izotzak belar gainean uzten duen geruza. Zurittasun galanta zeuan gaur goizian.
zuríttu. 1. zurittu. (a). du aditza. Zuriz pintatu.   Blanquear, pintar de blanco. Etxiak zuritzeko pinturia erregalatzen i dabe. 2. zurittu. (b). da aditza. Kolorea mudatu, zurbildu. Galantak entzun arren ezta zurittuko./ Momentu baten zurittu zan da lurrera jausi zan. 3. zurittu. (b). du aditza. Elurra lur gainean jantzi.   Cuajar la nieve. Edurra eiñ arren eztau zurittu. 4. zurittu. (b). du aditza. Pelar una fruta, un caramelo, etc. Aitta, zurittuidazu naranja au. 5. zurittu. (c). du aditza. Justificar. Bere jefia zurittu ezindda bajaukak neikua lan./ Orrekin bere burua zurittu nai izan dau. BERE BURUA ZURITTU, gehienbat. bere burua zurittu, gehienbat. Bere burua zurittu, gehienbat. 6. zurittu. (b). zaio aditza. Ilea urdindu. Zela zurittu jatzun burua! 7. zurittu. (d). du aditza. Apostua onartu.   Aceptar una apuesta. Zurittu nai bok, zurittu. 8. zurittu. (d). aditza. Zorrak ordaindu.   Pagar deudas. Alde guztietan zorrak jeuzkan baiña aittak zuritze juan. 9. zurittu, zurittúa. (c). izena. Zuriz pintatzea. Ondo etorriko jako etxeaurriai zurittu bat.
zuríuna, -e, zuríunia. (b). izena. Kolore zuriko unea.   Mancha o espacio de color blanco. Ze ete da Urrupaingo zelaixan dagon zuriuna aura?
zuríxka, zurixkía. (b). adjektiboa. Blancuzco, -a. Ik. zuríka.