Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zúlo
zurda-sóka
© Asier Sarasua
zurda-sóka, zurda-sokía. (c). izena. Abere-zurdaz, behiaren buztanekoaz batik bat, eginiko esku-soka.   Cuerda hecha de cerdas de animal. Ganauen buztanetako zerekin eingo juen. Laniakin be igual eingo juen baiña zurdiana gogorraua. Klem. Ik. euskal-soka.
zurdátsu, zurdatsúa. (d). izena. Gorputzean ile asko duena. Ik. zúrda.
zurézko, zurezkúa. (c). izena. Zurez egina.   Hecho de madera. Zurezko koillariakin erain bia jako lapikuai./ Bazien gurian zurezko katilluak. Ontzi eta sukaldeko tresnez ia bakarrik. Gainontzekoei egurrezko. Zura hitza, bera bakarrik, ez dugu sekula entzun ahal izan eginahalak eginagatik. Santu-santua eztok, ori be zurezkua dok. (d). esaera. Inor ez dela guztiz ona edo santua adierazten duen esaera umoretsua. Santuen zurezko irudiei begira esan ohi da. "Gerritik gorako santuak" esaten zaie Oñatin Kospus eguneko prozesioan ateratzen diren gorputz erdiko bi santuri. Zur da lur ein. (d). esaera. (Oñati) Harritu.   "Zur da lur ein dda ama: se ha maravillado sobremanera la madre." (Izag Oñ). zurezko trajia jantzi. esapidea. (lagunartekoa.) Pertsona bat hil. Zurezko trajia jantzi, eta hankak aurrian diela etara juek. (TSE Berb).