Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zukútu. 1. zukutu. (c). da aditza. Desintegrarse las patatas en el puchero. Zenbaitt patata klase zukutu eitten da lapikuan./ Batzui patatak zukututa gustatze jakue. Patatei buruz entzun izan da. 2. zukutu. (d). du aditza. Zukua egin, txerriendako erremolatxa egosia deseginda, adibidez.   Hacer una masa o una especie de puré. Zukutu zapaltziai be esate jakok; baiña zukutu masa bat eittia be bai. Zukua, aintxiñan, erromalatxia egosten zanian da, zaixakin zukutu; zukua zuan gero txarrixai emoteko ero; egosi lelengo ta gero eskuakin zukutu, zaixakin naastu ta txarrixandako zukua. Klem. 3. zukutu. (d). du aditza. Mahatsa edo sagarra dolarean zapaldu ardoa edo sagardoa egiteko.   Prensar la uva. Ankekin ero eskubara buruakin ero zeozekin puxkat zukutu geo prensiakin artzeko obeto. Don. MAATSA ZAPALDU esan ohi da gehiago mahatsaz. Irudizko zentzuan ere bai: Arbolia jausi jakon eta ixa zukutu zeban.
© Jaione Isazelaia
zulákaitz, zulákaitza. (d). izena. Cincel. Sin. zíntzel.
zulátu. 1. zulatu. (a). du aditza. Zuloa egin.   Agujerear, taladrar. Txakurrak prakak zulatu dost. 2. zulatu. (c). du aditza. Zerbait gestionatzen saiatu.   Incidir, intentar gestionar. Batian bestian zulatu ezkero azkenian topau eitten da lana./ Familixan zulatukot, ia baten batek lagatzen doskun kotxia.
zulatzeko makiña, zulatzeko makiñia. izena. (Eibar) Máquina de taladrar.
zúldar. 1. zuldar, zuldárra. (c). izena. Ganaduei sortzen zaizkien garau zornetsuak.   Diviesos del ganado. Eztakik arran moduko batzuk, zuldarrak, zela etaratze jakuen ganauei; zeozek pikau itte jotsek eta gero barruan formatze jakuek arrán moduan, eta gero, eldutakuan, estutu ta urten itte juek. Klem. 2. zuldar, zuldárra. (d). izena. Adoleszentzian gaztetxoei irten ohi zaizkien garauak.   Espinilla. Ganauak eta eukitzeittuen orrek. Eta baitta arpegixan egoten dien orrek, gaztetxuen zer orrek pe, zuldarrak. Klem.
zúlo. 1. zulo, zulúa. (a). izena. Agujero. zúlo eiñ. (c). esapidea. ZULUA EIÑ. Lanpostu edo leku batean asentatu, bertakotu. Tonto-tonto sartu zan ofizina ortan, baiña itxuria zulo ein ddau. zulúa eiñ. (c). esapidea. Zorrak egin, negozio batean, adibidez. Kriston zulua ein juan taberniakin. 2. zulo, zulua. izena. Madriguera. Ik. aizeri-zulo, sator-zúlo.