Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zotzéko sárdao
zukútu
zotzéko sárdao, zotzéko sárdaua. (c). izena. Barrikako zotzetik ateratako sagardoa.   Sidra que se sirve directamente de la barrica. Botillakua baiño naixao juat zotzeko sardaua. Zuloa estaltzeko erabiltzen den zotzagatik hala deitua.
© Ezezaguna
zózo, zozúa. (b). izena. turdus merula. Tordo, mirlo. Ik. martizozo, urzozo. Zozuak beliai ipurbeltz. (a). esaera.
zozo paparzuri, zozo paparzurixa. Turdus torquatus. Mirlo capiblanco.
zozo-bidigárro, zozo-bidigárruak. (c). izena. Zozoak eta bidigarroak, ehiztariek ugarien harrapatzen dituzten txoriak. Horrela aipatzen dira sarri.   Dícese de tordos y malvices, piezas más comunes de los cazadores. Zozo-bidigarrotara goiaz biar goizian. Singularrean ere esan ohi da. Zozo-bidigarrua ugari dago.
zozo-zúri, zozo-zuríxa. (d). izena. Mirlo blanco. Mutikotan gure sagastian zozo-zuri bat ibili zen. Gure aita oso hunkiturik egon zen, sekula ikusi gabe zuen eta. Diotenez, miloitik bat edo irteten da zuria zozoen artean.
zu. (a). izenordaina. Tú.
zúaitz, zuáitza. (d). ZU-ARITZ (IZAG ANTZ), ZURAITZ. quercus robur. Gorakoa moztu gabeko haritza.   Roble bravío, sin desmochar. Baiña guk zuaitza beste bati esaten jau, aritz luziai. Aitz motza ta aitz luzia izeten die. Don./ Alerzia bere sasoian botatzen bada, zuaitzan moruan ero akazian moduan geatzen dok. Sebas. ZU-ARITZ (Izag Antz). Z Ik. zúaizti.
zúaizti, zúaiztixa. (d). izena. Haritz luzeak, moztu gabeak, dauden basoa.   Bosque de robles bravíos. Gure sobarrenian zan zuaiztixa. Ik. arbólai, zúaitz.
zuátz, zuátza. (c). izena. zubatz. Meta. Belarrez, garoz nahiz egurrez egindakoa. META da zabalduagoa, baina ZUBATZ, ZUATZ, ZUBETZ edota ZUGATZ entzun daiteke, batik bat Bergara ekialdeko auzoetan: Aritzeta, Elosu, etab. Ik. bedar-zúbatz, méta.
zuatz-égur, zuatz-egúrra. (c). izena. Zuatzari, metari, ardatz gisa jartzen zaion haga.
zúbi, zubíxa. (a). izena. Puente. Zer da atia zabaldu eta ezin pasau, eta zerrau eta pasau? : zubixa. esaera. (Izag Oñ). Zubiaren igarkizuna.
zubi-ánka, zubi-ankía. (d). izena. Zubiaren arkuak apoiatzen diren zutabe bakoitza.
zúbirin-zúbirinka. (d). Antzinako neska-jolasa. Bi lagun aurrez aurre esku bietatik helduta jarri honakoa kantatzen, eta besteak azpitik pasatzen hasten dira. Zubirin-zubirin, nungorin nungo, Frantziarako seme-alabak gerade, urrengo-urrengo pasatzen dana emen geldituko dala. Klem. Hau esateaz bat azpitik pasatzen ari dena harrapatzen da beso bitartean.
zubitesi, zubitesixa. izena. XVI. mendeko udal-agiri baten agertzen da hitza. Hesiak igarotzeko zubi edo pasalekua esan nahi duela dirudi.
zúek. (a). izenordaina. Vosotros.
zúka. (b). adberbioa. Con tratamiento de ZU. Eztot jakitten abadiakin zuka ala berorika eiñ.
zúku. 1. zuku, zukúa. (c). izena. Patatak desegiten direnean lapikoan sortzen den pure antzekoa. Purea ere bai. Zukua gelditzen da lapiko ondarrian./ Beratziak inguruan patatia egositta, patata-zukua. JJp. 2. zuku, zukúa. (d). izena. Erremolatxa egosia, zaia edo gisakoak nahastuz eta zukutuz eginiko abere-jana. Ik. zukutu.
zukúrutz, zukurútza. (d). izena. Pavor, pánico. Ilgo dabela amenazau dabe. Ori da zukurutza sartu dotsena. ZUKURUTZA SARTU jaso dugu bakarrik. Hasierako ZU hori IZU izan daiteke. Ik. zurkatx.