Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zorrétan. (b). adberbioa. EROSI. En deuda. Ni zurekin zorretan nago. Ik. zorrían erosi.
zórri. 1. zorri, zorríxa. (a). izena. Piojo. Jentiak diño Cruz Verde-k zabaltze zittuala zorrixak negoziua eitteko./ Ilddakotik derrepente aldetzen dau zorrixak. Mertz. Ik. bartz. gólpe zórrik ez jo. (c). esapidea. Lan apurrik ere ez egin. Eztau kurso guztian golpe zorrik jo. zórrixak mántentzera. (d). esapidea. Miseriak pasatzera. A pasar miseria. Lit.: "A dar de comer a los piojos". Krieda ta al dan lekura, danok, bieko juan. Zorrixak mantentzera. Orduan zorrixa be bazan... Bai ba, etzauan linpiezaik eta. Mertz. zorrixán pare. (b). esapidea. ZORRIXÁN MODUAN. Ugaritasun konparaketa. Umia zorrixan pare egoten da ikastolako atian. 2. zorri, zorríxa. (d). izena. Fruta-arbolen kokoa.   Pulgón. Ik. koko.
zorriketa, zorríketia. (d). izena. Despioje. zorríketan. (c). adberbioa. Zorriak kentzen, oiloak bere luma artean pikuka, adibidez.   Despiojándose, matando los piojos a picotazos (las gallinas, por ej.). Oilluak zorriketan dabitz egun guztia ta biar eurixa seguru. Hurrengo egunerako euri iragarpentzat hartu izan da oiloen zorriketa.
zorristo, zórristua. (d). adjektiboa. Zorritsua, kalamidadea. Pertsonez nahiz abereez, txakurrez batik bat.   Piojoso, calamidad. Alako zorristo batekin ezkondu zonan azkenian./ Ator ona, zorristo! (txakurrari). Apelatibo gisa, batik bat; bestela zorritsu. Etim.: «zorri-biztu», ziurrenez.
zorrítsu, zorritsúa. (c). adjektiboa. Piojoso, -a. Ik. zorristo.
zórro. 1. zorro, zorrúa. (c). izena. Saco que iba con grano al molino y volvía con harina. Makiña bat buelta einddakuak ga zorruakin Bolura./ Zakuan sartu ta gero esate jako ari zorrua. Errotara baldin badoia: zorrua. Zakua bete ta eruateko, batek baldin badaroia astuan artuta, “zorruakin oia?” esango jak; da ostera e, gari-kutxatik zorrora botatzen ezta jardutzen, ezta esaten. “Zakua betetzen lagunduidak gero zorrua eruateko”. Gauza bati bi izen, bi formatan. Don. 2. zorro, zorrua. izena. (Eibar) Funda de arma, vaina. 3. zórro, zórrua. (c). adjektiboa. Pentsatzen duena kanporatzen ez duena.   Reservado, -a, arisco, -a, poco comunicativo. Zorruaua da zorruaua..., egun guztia berakin da etxatsu berbaik etarako./ Anai zarrena beti izan da zorro xamarra. Ik. mozorro. zorro-zorro. onomatopeia. "Sonido del dormir profundo. Horrek daka osasuna, horrek! Jan ondo eta lo zorro-zorro." (SB Eibetno). zórro-zórro egon. (c). esapidea. ZÓRRO-ZÓRRO IBILLI. Serio, inori konfiantzarik eman gabe egon, ibili. Kuadrillan be beti zorro-zorro ibiltzen da.
zorróta, zorrotía. (d). izena. Zorroarekin errotara egiten zen atzera-aurrera. Zorrotia izaten zuan ba, artu garixoi astuan da. Klem. Lekuzkoetan, batik bat. Bolura noia zorrotara. Ik. garí-zórro.
zórrotz. 1. zorrotz, zorrótza. (a). adjektiboa. Afilado, -a. Ant. amots. lábaiñia baiño zorrótzaua. (c). esapidea. Oso zorrotza. 2. zorrotz, zorrótza. (b). adjektiboa. TXORROTX. Pertsona zurrunez eta disziplina zaleez esan ohi da.   Se dice de las personas muy rígidas y disciplinadas. Oso zorrotza da umiekin. TXORROTX ere bai. Honek oraindik zentzu despektibo gehixeago du. Bestiekin txorrotxa da petral aura, baiña bere buruakin ez. 3. zorrotz, zorrótza. (c). adjektiboa. Zentzu positiboan ere esaten da.   Se dice de las personas agudas, precisas en su trabajo, ingeniosas, etc. Politikaz eskribitzen dabenian zorrotza da Ortzi.
zorrotz-gari, zorrotz-garíxa. (a). izena. Errementariari laborantzarako tresnak zorrozteagatik garitan ematen zitzaion ordaina. Zorrotz-garixa. Urtian gari mordua jasotze zeban Errementarikuak Osintxun. Batzutan kejau be bai, ze batzuk albokuen erreminttak be eruaten zittuen orren kontura. Eus. Sin. errementari-gari.
zorroztáille, zorroztaillía. (b). izena. Afilador. Motozerria zorroztailliana eruanda daukau.
© Iñaki Arana
zorróztarri, zorróztarrixa. (c). izena. Tresnak zorrozteko arenarria.   Piedra arenisca de afilar. Zorroztarrixa ba are-arrixa, kutxillo-ero, zera-ero atxurrak zorrozteko arrixa. Gure albergako arrixan be zorrozten jittuen zerak. Klem. Pedalez mugitzen denari destera. Ik. arri.
zorróztu. (a). du aditza. Afilar. Ant. amóstu. Ik. arríttu.
zorroztúra, zorrozturía. (c). izena. Zorroztutako unea.   La zona delgada y afilada de un objeto cortante. Zorroztura guztia joate jako segiai segarrixa gaixki erabilli ezkero. Ik. pikadura.
zórtzi. (a). zenbatzailea. Ocho. gáur zórtzi. (c). Dentro de o hace una semana. Gaur zortzi da partidua./ Gaur zortzi izan zan konziertua. Baita atzo zortzi, biar zortzi, astelenian zortzi... Ik. gaur ámabost. mekáuben zórtzi!. (b). interjekzioa. MEKÁUEN ZÓRTZI. Birao motela, mekauen zotze-n ihesbide umoretsua. zortzíxan-zortzíxan. (c). adberbioa. Cada ocho dias, cada semana (en un día determinado). Zortzixan-zortzixan pasatzen da butanerua. Ik. astían-astían.
zóru. 1. zoru, zorúa. (d). izena. Etxe barruko azpia. Suelo de casa. Sarrittan esaten juau sukalde inguruan da: “ Donatok dionez, beheko plantakoari esaten zaio, goikoetakoei SUELO. 2. zoru, zorúa. (d). izena. Suela de zapato. Zapaten zorua ero suelia. Zapata-zoruak. “Zoruerdixak eittera eruan bia jittuau” arreglua baldin badoia. Don. zoru-érdi, zoru-erdíxa. (d). izena. Media suela.
zótal, zotála. (d). izena. Zoia.   Tepe. Sin. zói.
zotárro, zotarrúa. (d). izena. Goldaren ildoa.   Surco del arado. Uberan Uberan goldazulo esan ohi da. Donatok zotarro dio, eta zotaska esaten dela Elosu aldean. Nire amak goldazoi deitzen dio. Golda-arrasto ere entzun izan da. Bost sinonimo gauza baterako. Etxe batzuetan, porrua sartzeko aitzurrez egiten den ildoari esaten zaio zotarro.
zótaska, zótaskia. (d). izena. (Elosu) Goldaren ildoa. Ik. zotárro.