Hiztegia
zígor, zigórra. (d). izena. Jotzeko balio dezakeen makila malgua. Vara flexible que sirve para azotar. Zigorrak puntia meia baldin badauka, orduan zipittia esate akok ari. Don. Makeria, uztarrixai gaiñian be bai. Zakua betetzeko arua eitten zan zigorrakin. Don.
"Castigo" zentzuan, kastigu, nahiz eta belaunaldi berriek zigor bereganatua duten. Ik. zibítta.
zikín-bérbeta, zikín-bérbetia. (d). izena. Berbeta zikina edo. Plazentziakua e, zikín-bérbeta bat dok aura Plazentziakua. Eli.
zikínkor, zikínkorra. (c). adjektiboa. Erraz zikintzen dena. Erropa zurixa zikinkorra izaten da. Ant. zikiñestáli.
zikintráto, zikintratúa. (c). izena. Tratu zikina, azpikeriazkoa. Trato sucio. Iñok jakin nai eztaben gauza bat ero, ixilixan tratu bat itten danian ero: zikintratua. Orrek ein ddabe zikintraton bat. Zerak esate i juan, Zubixaurko Luzianon da aitta-zanak: Sindikato zikintrato, socio sucio (barreak). Arek etxaukan konfiantza aundirik iñokin. Klem. Ik. sindíkatu.
zíkiñ. 1. zikíñ, zikíña. (a). adjektiboa. Sucio, -a. Oso zikiña da taberna ori. Insulto gisa era bai. Erek akaauta euken da (ardia), zikiñak alakuak. Mertz.
2. zikiñ. (a). adberbioa. Sucio. Oso zikiñ dago dana.
3. zíkiñ, zíkiñak. (b). izena. Zikinkeriak. Suciedad, porquería. Etxeko zikiñak etxeaurrian botatzeittu./ Zikiñez beteta dago frontoia. Pluralean ia beti. Ik. zikinkeríxa.
zikiñestáli, zikiñestalíxa. (c). adjektiboa. Nekez zikintzen dena. Arropez esan ohi da, batik bat. Se dice, sobre todo, de la ropa de color sufrido en la que no se notan las manchas. Jertse au kentzeke darabitt, ain da zikiñestalixa eze. Sin. loiestari (Aram.). Sin. loiestari. Ant. zikínkor.
zikiríxo, zikirixúa. (c). izena. . TXIKIRIXO. secale cereale. Centeno. Paraje hotz eta euritsuetara ondoen egokitzen den laborea; garia-eta baino luzeagoa izaten da. Hemen, inoiz, berdetan ganajatekotarako ebakitzeko erein izan da. Zenbait lekutan ogi beltz bat egin ohi dute, libratzeko oso ona dena.