Hiztegia
zidor zumáka, zidor zumakía. (d). izena. . Zuma edo sahats klaseren bat dela uste dugu. (?). Ik. zígor, zumáka.
ziénto, zientúa. (b). izena. Ehuneko multzoa. Hala kontatzen dira landatzeko landareak. Ciento. Porru-zientua berrogei duruan dabill./ Amar ziento sartuittugu.
Ik. euneko.
ziéro. (a). adberbioa. Zeharo, erabat. Del todo, completamente. Eztotsau pagauko obria ziero akabau arte. Zi-e-ro edo zie-ro (diptongoaz), bietara. Ik. zíetz. zierokúa éindda egon. 1. zierokua eindda egon. (c). esapidea. Guztiz zoratuta egon. Amandrioi zierokua eindda dauke.
2. zierokúa eindda egon. (c). esapidea. Guztiz mozkortuta egon. Atzo zierokua eindda jeuan Patxiko.
3. zierokua eindda egon. (c). esapidea. Guztiz gaixotuta egon. Zierokua eindda gero asi zien medikutan.
zierokúa izan ez. (b). esapidea. Bete-betea izan ez, normala izan ez. Subnormala izan ez arren guztiz normala ere ez izan. Orrek badauke anai bat zierokua eztana. Erdi-zoroez ere entzuten da. Ik. bete-betia ez izan.