Hiztegia
zéntzun, zentzúna. (c). izena. ZENTZU. Juicio, sentido común, cordura. Zentzuna galduta eztaukan personiak ezin leike ori eiñ./ Orrek eztauka zentzuik. Zentzu gutxikua da ori. Klem. Sin. juízio.
zentzunéko, zentzunekúa. (c). izena. Zentzuna edo zuhurtzia duen pertsona edo gauza. Cosa o persona juiciosa. Zentzuneko gauza bat eztau esan sermoi osuan./ Neri zure gizona beti pentsau izan jata zentzuneko personia. Ik. zentzúdun, zentzúzko.
zentzúzko, zentzuzkúa. (c). adjektiboa. Zentzua edo arrazoia duen gauza. Cosa razonable o juiciosa. Zentzuzkuak esan zittuan esan zittuan berbak. Klem./ Joan dan juntan arek etzeban esan zentzuzko berba bat.
Ik. zentzúdun, zentzunéko.
zenzerráda, zenzerradía. (d). izena. Cencerrada a los novios. Lenao emen be eitte ei zan intxarri-jotia ta, auzo-ermittan ezkilla o, kanpaia jotia ta olakuak. Neuk eztot ezautu e. Kastillan bai. Kastillan zenzerradia; Kastillan gogorra. Don. Goian ikusten dugunez, Don.k dio Gaztela aldean ohizkoa zela, baina hemen ez duela ezagutu. Ik. arranak jotia.
zéozela. 1. zeozela. (c). adberbioa. Zela edo hala. De alguna forma. Eztakitt zela, baiña zeozela moldau biou illan azkenera aillegatzeko. Sin. zela ero ala, zelábaitt. 2. zeozela. (c). adberbioa. Zela edo hala. De deficiente manera. Marruekosen be zeozela bizi die./ Kuartua pintau dau, baiña zeozela. Sin. zela ero ala, zelábaitt.