Hiztegia
záunka, zaunkía. (a). izena. Ladrido. Txakur zaunkia izan da gau guztian.
záunka. (a). adberbioa. JAUNKE (ARAM.), ZAUNKAZ, ZAUNKAKA. Zaunka egiten. Ladrando. Txakurra zaunka dago./ Zaunkaz pasau dau gau guztia.
záunka eiñ. (a). du aditza. Ladrar. Gure txakurrak erozeiñi eitten dotsa zaunka. Sin. jaunke. zaunka-berba eiñ. (c). esapidea. Zakar berba egin, txakurren modura. Neri ezidazu zaunka-berbaik eiñ, belarrondoko bat artu nai ezpozu.
záuri, zauríxa. (d). izena. Herida grande. Guk ola eridia txikixa danian karraputxíxa. Eskuan igual da “Ze daukak or?” da, “emen karraputxi bat”, zer txiki bat. Zaurixa aundixao danian, jeneralian: “Ori dok zaurittua daukakena”. Don.
Gutxi erabilia, orain ERIDA entzuten baita ia bakarrik. Adin handikoek ezagutzen eta inoiz erabili ere egiten dute. ZAURITTUa agian gehiago ZAURIxa baino. Txikia denean KARRAPUTXIxa omen da, eta handia denean ZAURI.
zauríttu. 1. zaurittu, zaurittúa. (d). izena. Herida grande. Ik. záuri. 2. zaurittu. (d). da-du aditza. Herir(se). Sin. erídu. Ik. záuri.
zázpiki. 1. zázpiki, zázpikixa. (c). izena. Sietemesino. Anairik gaztena zazpikixa da. Zortzi hilabetekin etorri ezkero, dénboraik barekúa. Don.
2. zázpiki, zázpikixa. (c). adjektiboa. Pertsona geldigor eta ipurterreengatik esana. Dícese de las personas cascarrabias y de poco asiento. Ez jarritta, ez zutik, ez kalian, ez tabernan, ezin leike patxaraz ibilli zazpiki orrekin. Ik. erretxin, ipúrterre, kakapirri.
zazpízar, zazpizárra. (d). izen propioa. ZAZPI IZARRAK (OÑ.). Osa mayor, carro. Don. "Zazpi izarrak: nombre de una constelación. Se forma del Bostoillua y otras dos estrellas un poco más grandes." (Izag Oñ).
záztar, zaztárra. (b). adjektiboa. Txikia, txatxarra. Pequeñito, -a, poquita cosa. Ume zaztar batek tiragomiakin antiaju kristala apurtu dost./ Oillasko zaztar bateaittik milla duro pagau giñuan. Aukeran badirudi txatxar txikiagoa dela. Ik. txastartu, txátxar.
zégaittik. ZÉAITTIK, ZÉGATIK. 1. zegaittik. (a). Zergatik, galdetzailea. Por qué? Zegaittik preguntatzen dozu. Azen.: zegáittik ere bai. Ik. zetáko, zetan. 2. zegaittik eze. (c). juntagailua. ZEGAITTIK . Adineko jendeak eta ez hain adinekoak juntagailu kausal gisa erabilia. Partícula que se usa en oraciones causales explicativas. Etzaittez biar etorri, zegaittik eze biar illan azkena da ta jente asko egongo da./ Zeaittik eze Txirritak etara zittuan fueruen e, arek galdu zittueneko kantak eta. Hil./ Tio ete zan gero? Zeaittik eze Kaxinto-Guenetxe ezkontzeko arrebiakin plantau zan da. Hil.
ZEGAITTIK soilik ere bai. Sin. eze.
zein dda. (d). juntagailua. Konparazio juntagailuaren indargarria, oso adinekoek bakarrik darabiltena. Como si... Diarra batetik bestera, segimena, zein dda sokian moduan, kilometruen moduan. Hil./ Otx ein basuai, zein da etxia balitz letz, da arek euparia ein dda kontestau daben moduan kontestau. Hil./ Zein dda... eztakit ze balitza bezelaxe. Klem.
zéiñ. 1. zeiñ. (a). izenordaina. Nor. Quién. Zeiñ etorri da? Sin. nor. zein baiño zeiñ. (c). esapidea. Cada cual más. Bi neskakin zebillen, zein baiño zeiñ polittaua./ Zein baiño zeiñ astuauak die bi anaiak.
ZEI 2. zeiñ. (a). izenordaina. Cual, qué. Zeiñ lekutan bizi za? Galdera pluraletan ere bai: Zein nai dittuzu, gorrixak ala beltzak? Don. Testuinguru honetan zeintzuk ere bai.
zéken, zekéna. (d). adjektiboa. Zikoitza. Tacaño, -a. Zaharrek bakarrik erabilia. Ant. Zekena, mekena, begixan txeldorra, siku, ximur.
zéla. (a). adberbioa. Nola. Cómo. Ik. nola. zela leiken. (c). esapidea. Harridurazko esapidea. Zela leiken ain txorimalua izatia!