Hiztegia
zátar. 1. zatar, zatárra. (a). adjektiboa. Itxusia. Feo, -a. 2. zatar, zatárra. (c). adjektiboa. Eguraldi txarragatik ere, beroa nahiz hotza izan, esaten da. Gaur bero zatarra dago./ Egualdi zatarra ei dator zapaturako.
Ik. itxusi. berba zatar, berba zatarrak. (a). Ezizu esan berba zatarrik. berba zatarreko, berba zatarrekúa. (b). Hitz itsusiak esan zalea. Ezta persona txarra, baiña berba zatarrekua. 3. zatar. (b). adberbioa. Feamente. Zatar portau zan nerekin. Ant. zatárki. 4. zatar, zatárra. (a). izena. Esku-zatarra, esku-zapia. Trapo de cocina. Ik. esku-zátar. 5. zatar, zatárra. (d). izena. KALEZATAR. Kalezatarra, zarama. KALEZATAR esan ohi da gehienetan. 6. zatar, zatárra. (d). izena. Hormaren kontra ezkutuan gelditzen den markoaren aldea. Au pareta kontraa zoiarren, zatarra esaten gontsan guk oni. Jul. Ez da leuntzen, porlan-masak hobeto ora diezaion.
zatarkeríxa, zatarkerixía. (b). izena. Acción fea, de mal gusto, ordinariez. Ume, ezizu zatarkerixaik eiñ. Umeei esateko erabilia, batik bat.
záti. 1. zati, zatíxa. (a). izena. Pusketa. Trozo, pedazo. Emaoidazu ogi zati bat.
2. zatí bat. (c). juntagailua. En buena medida. Diru kontuengatik asarretu zien zati bat./ Oso pozik zetorren, zati bat erandako botilla ardauaaittik.
3. zati baten. (b). adberbioa. Denboraldi batean. En una temporada. Ezingo naiz zati baten zuekin mendira joan. Baita zati bateko edo zati baterako, zati batera... Badaukau or zati bateko —edo zati baterako— lana./ Andik zati batera jakin zan lapurra. 4. zatíxa obe. (c). graduatzailea. ZATIXA OBETO, GEIXAO. Askoz ere. Mucho mas. Menorca Mallorca baiño zatixa polittaua pentsatzen jat./ Joan dan urtian zatixa obeto pasau giñuan.
záunka, zaunkía. (a). izena. Ladrido. Txakur zaunkia izan da gau guztian.
záunka. (a). adberbioa. JAUNKE (ARAM.), ZAUNKAZ, ZAUNKAKA. Zaunka egiten. Ladrando. Txakurra zaunka dago./ Zaunkaz pasau dau gau guztia.
záunka eiñ. (a). du aditza. Ladrar. Gure txakurrak erozeiñi eitten dotsa zaunka. Sin. jaunke. zaunka-berba eiñ. (c). esapidea. Zakar berba egin, txakurren modura. Neri ezidazu zaunka-berbaik eiñ, belarrondoko bat artu nai ezpozu.
záuri, zauríxa. (d). izena. Herida grande. Guk ola eridia txikixa danian karraputxíxa. Eskuan igual da “Ze daukak or?” da, “emen karraputxi bat”, zer txiki bat. Zaurixa aundixao danian, jeneralian: “Ori dok zaurittua daukakena”. Don.
Gutxi erabilia, orain ERIDA entzuten baita ia bakarrik. Adin handikoek ezagutzen eta inoiz erabili ere egiten dute. ZAURITTUa agian gehiago ZAURIxa baino. Txikia denean KARRAPUTXIxa omen da, eta handia denean ZAURI.
zauríttu. 1. zaurittu, zaurittúa. (d). izena. Herida grande. Ik. záuri. 2. zaurittu. (d). da-du aditza. Herir(se). Sin. erídu. Ik. záuri.
zázpiki. 1. zázpiki, zázpikixa. (c). izena. Sietemesino. Anairik gaztena zazpikixa da. Zortzi hilabetekin etorri ezkero, dénboraik barekúa. Don.
2. zázpiki, zázpikixa. (c). adjektiboa. Pertsona geldigor eta ipurterreengatik esana. Dícese de las personas cascarrabias y de poco asiento. Ez jarritta, ez zutik, ez kalian, ez tabernan, ezin leike patxaraz ibilli zazpiki orrekin. Ik. erretxin, ipúrterre, kakapirri.
zazpízar, zazpizárra. (d). izen propioa. ZAZPI IZARRAK (OÑ.). Osa mayor, carro. Don. "Zazpi izarrak: nombre de una constelación. Se forma del Bostoillua y otras dos estrellas un poco más grandes." (Izag Oñ).