Hiztegia
zápatu, zápatua. (a). izena. Sábado. Ik. Erremu zapatu. zapatu ingles, zapatu inglesa. (d). izena. Orain dela gutxirarte lan egiten zen zapatu arratsaldeetan ere. Ingelesak izan ziren lehenak jai hartzen, eta hemen 1960 aldera lortu zenean, hala deitzen zitzaion.
"Sábado inglesa" sarriago entzuten zen.
zapédar, zapedárra. (d). izena. . stellaria media. Pamplina. Batez ere soroan hazten den belar txarra. Lur asko jaten duen sustrai zabal-zabala du. Sin. bedar nárras, miárma bédar.
zápi. 1. zapi, zapíxa. (c). izena. Trapo, pañuelo, lienzo. —Zapi berbia erabili izan dozue? —Bai, lenguak asko ala be, zapixa. Trapuai, sukaldekuai, esku-zapixa ta; buruko paiñolua ero..., baiña zapixa be bai. Ero zapi bat ortarako-ero, ontarako-ero. —Klem./ —Gero an, ixipulia ta pasatzeko egoten zien zapi batzuk esegitta. Sot. Hitz galdu samartua da. Ordez trapu entzuten da eskutakoa denean eta paiñolo bestelakoa denean.
Ik. burúko zápi, eskú-zápi. 2. zapi, zapixak. izena. (Eibar) "Colada; total de prendas y trapos: sábanas, camisas, ropas de cama... (SB Eibetno). Erreka baztarrian, harri bat lagun zala, joten ziran zapixak. Eta gero bedartzan ipini eguzkixak zurittu zeixan. Ubitxa inguruko zelaixak zapiz jositta egoten zittuan, eguzkixak urtetzen zeban bakotxian. Politta izaten zuan." (SB Eibetno).
3. zapi, zapíxa. (d). izena. Pañal antiguo. Zapixa iru puntako tela puxketa bat, aurretik eta atzetik lotuta, gerrixan lotuta; aura ipintzen jako ba albotara zikinddu ezteiñ. Zapixan gaiñetik paxia gerrixan; bueltan-bueltan paxia. Paxian gaiñetik mantia. Mantetan batzen zan. Don.