Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zanga-zanga
zapátakintoka
zapátakintoka. (d). adberbioa. Antzinako haurren jolasa. Bat painoloaz begiak estalita pareta kontran jartzen zen. Besteak neurri batzuen barruan kokatzen ziren, geldi. Zapatakínto esaten zuen katiguak. Estamoskíto! ("estamos quieto") erantzuten zuten besteek. Bat harrapatzen zuenean, harrapatutakoa aintxintxika joan behar bazterrera, bidean egurra ematen zioten eta. Gure aita-zanari jasoa.
zapatári, zapataríxa. (d). izena. ZAPATERO. Zapatero. Esan ZAPATERO ia beti. Dena dela, hor dago Amillagan —(hor zegoen, hobeto esanda—) ZAPATARIKUA, etxea eta taberna, orain gasolindegia dagoen tokian. Aldiz aldiz, zapatarixa zaldiz. esaera. "Bizitzan gora-beherak izaten dira; zapataria ere askotan oinez, baina beste batzuetan zaldiz ibiltzen da." (Lar Antz).
zapáta-zárka. (d). adberbioa. ZAPATILLA-ZARKA, ABARKETA-ZARKA. Antzinako gazteen jolasa, auzolan ostean eta egiten zena.   Antigua versión del juego de la zapatilla. ZAPATA ZARKA IBILLI, batik bat. Ik. erlé-bátze, érronda.
zapatéro. 1. zapatero, zapaterúa. (a). izena. Zapatero. Ik. zapatári.
© Jaione Isazelaia
2. zapatero, zapaterúa. (b). izena. Errekako ur gainean ibiltzen den zomorro hankaluzea.   Zapatero.
3. zapatéro geldíttu. (b). esapidea. Kartetan, pasada bakar bat ere egin gabe geratu, edota punturik gabe.   En los naipes, no hacer ninguna baza o ningún tanto. Oingo pasaran uste dot zapatero geldittu biotela.