Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zána
zápal
zápal. 1. zapal, zapála. (b). adjektiboa. Plano, aplanado. Ugarixuak eta zapuak zapalak izaten die./ Karrerako kotxe zapal batekin agertu da. 2. zapal, zapála. (c). adjektiboa. Sakontasun gutxiko platerez esan ohi da. Platerak, batzuk sakonak eta beste batzuk azalak ero zapalak izaten die. Sin. azal. Ant. sakon.
zapáldu. (a). du aditza. Pisar, aplastar.
zapáluna, -e, zapálunia. (c). izena. Inguruko nibela baino beherago dagoen unea.   Zona más baja que el alrededor. Alde bittatik gora dagonian da erdixan zapalunia. Zelai baten be bai zapalunia, ero erozein lekutan. Klem. Ik. zápal.
zapanárru, zapanarrúa. (c). izena. (adierazkorra.) ZAPONARRU. Eguzkitan edo haizetan luzaro egoteagatik zimel eta beltz jartzen den gorputzeko azalari esaten zaio.   Dícese de la piel muy morena, reseca y curtida. Lit.: "piel de sapo". Soldauxkatik zapanarrua eindda etorri nitzuan./ Agromango langilliak zapanarrua eindda eukitzen dabe. ZAPANARRUA EINDDA, batik bat.
zaparrára, zaparraría. (a). izena. ZAPARRADA. Chaparrón. Kaletik etxerakuan zaparrariak arrapau gaittu.
zapasalto egin. "Brincar." (SB Eibetno). Ik. aketixen, ipúrsaltoka.
zapáta. 1. zapata, zapatía. (a). izena. Zapato. Andrioi e, orrek takoi... orrek zapata atze-libriak. ZAPATA ATZE-LIBRIAK dio JJp.k emakume-zapata motaren batez, zapata takoidunez ziurrenik. Andrioi e, orrek takoi..., orrek zapata atze-libriak. 2. zapata, zapatía. (d). izena. Dragan (gurdiaren frenoa) gurpilaren kontra jotzen duen pieza.   La pieza que roza con la rueda del carro para frenarla. 3. zapata, zapatía. (d). izena. Etxearen horma gainetan jartzen diren egurrak.   Zapata. Zapatia juaten da orma gaiñian. Sebas. Zapatak paretan gaiñian ipintzen dianak, lau, kuartoiak ipintzeko. Benito. 4. zapata, zapatía. (d). izena. Machón. Ik. matxóe, -i. 5. zapata, zapatak. (d). izena. Abereen azazkalak. Ik. pélu, -o.