Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zále. 1. zale, zalía. (b). adjektiboa. Gustatzen zaiona, ohitura duena.   Propenso, aficionado, -a. Gure Patxi zapatak sukaldian lagatzen zalia da./ Zu lanera berandu joaten zalia za./ Udabarrixa zalia da eurixa eitten. -TzEN zalia. 2. -zale, -zalía. atzizkia. Zaletasuna duena. Neskazale demasa da./ Beti izan da ardauzalia.
zaletásun, zaletasúna. (b). izena. Afición. Eztauka estudixorako zaletasunik. Afiziño gehiago entzuten da. Ik. afizíño.
zalétu. (b). da-du aditza. Aficionar(se). Asi zan tontamentian txistua joten da ziero zaletu zan.
zálga. Indarra. 1. zalga, zalgía. (c). izena. . vicia... sp.. Gari artean hazten den belar txarra. Gariari kiribildu eta igo egiten dio, berau itoaz. Idarraren antzeko lekak izaten ditu. Zalgia parrau eitten da, katiau eitten da dana. Garixa lotu eitten dau. Don. 2. zalga. Ik. sálga.
zálpurdi, zálpurdixa. (d). izena. Zaldi-gurdia.   Coche de caballos. Ik. tríbuli.
záltai, záltaixa. (a). izena. ZALTEI. Ikuilua.   Cuadra. Ama zaltaixan dabill ganau-gobernuak eitten. Etim.: zaldi+ari, agian (Ik. atari), edo zaldi+tegi. Sin. korta (Ub.), ittoi (Oñ., Lein.). Ik. átai, kórta.