Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zagáztarro
zaku-áundi
zaku-áundi, zaku-aundíxa. (d). izena. Panza. Ik. brántza.
zakú-patata, zakú-patatia. (b). izena. Patataz betetako zakua.   Saco de patata. Iru zaku-patata jausi jatzu tratoretik. Zenbaitek "zaku-patata" betetakoa eta "patata-zaku" hutsa dela argudiatu izan du. Biek betea adierazten dute, nahiz eta patata-zakuk hutsa ere esan nahi duen. Sin. patáta-záku. zaku patatia emun. (c). esapidea. Gizena egon. Joxepa ikusi najonan atzo ta zaku-patatia emoten jon./ Zaku-patatia bezelaxe dago. Sin. pulpa-zakua emon. Ik. pulpá-záku.
zalamala, zalamalia. (b). izena. (Oñati) Nahasketa. Azkenian ez euen ganorazko gauzarik moldau, zalamala galanta baiño. Ik. zarrámarra.
zalapartára, zalapartaría. (b). izena. Mugimendu azkar eta bortitza.   Movimiento rápido y brusco. Oillua eskutan artu giñuanian demaseko zalapartarak jote zittuan. zalapartáraka. (b). adberbioa. Zalapartadak egiten. Kokoteraiño nago umiekin; goiz guztia zarataka, saltoka ta zalapartaraka ibilli die.
záldi, zaldíxa. (b). izena. Caballo. ZALDI eta KABALLO, bata zein bestea erabiltzen dira arra izendatzeko. Donatok susmoa du antzina irendutakoari KABALLO eta gabekoari ZALDI deitzen ote zitzaion, baina susmoa da bakarrik. Ik. bíor, móxal.
zaldi-ganáu, zaldi-ganáua. (d). izena. Especie caballar. Sin. zaldi-bior. Ik. ardi-gánau, asto-ganáu, kaballeríxa.