Hiztegia
urtebéte ságar, urtebéte sagárra. (c). izena. URTEBÉTE, -ÍA. Sagar mota bat. Cierta variedad de manzana. Garratza, oso fuertia izan barek, oso sagar edarra zuan Urtebete-sagarra; Goldenan koloria. Klem./ Urtebete sagarra esaten jakon, ori-ori-orixa ta edarra. Mertz./ Ze prezio ein ddabe urtebetiak?
urtébetetze égun, urtébetetze egúna. (c). izena. URTÉBETETZE, -IA. El día del cumpleaños. Biar da nere urtebetetze eguna./ Noiz da Iratin urtebetetzia? Ik. urte.
urtebíllotx, urtebillótxa. (c). izena. Urtea inguru duen ardi gaztea, aurrerako utzi dena. Oveja de un año. Urtia inguru daukenian, aurrerako lagatzen dia, da arei urtebillotxak. Don. Sin. arkázte. Ik. billotx-adári.
urtéera, urtéeria. (b). izena. URTEIXERA (ARAM.). Salida. Urteeria topau ezindda kristonak ein giñuzen.
urtéko. 1. urteko, urtekúa. (b). izenlaguna. Del año. Urteko ardaua daukau, merkia ta ona.
2. urteko, urtekúa. (b). izenlaguna. De un año. Urteko umia dauke.
urtéko ájuste, urtéko ájustia. (d). izena. Morroien urteko lan kontratua. Domusantuetan egiten zen. Kriauak, jeneralmente, Domusantuak izete zien, kriauandako. Urteko ajustia Domusantutik Domusantura. Urteko ajustia zanian. Naiz kriada ta naiz kriau, urteko ajustia eiñ da jun urtia eitteke areaittik ero oneaittik aldetzen zebana, puxkat e ño, aura ola taillara ailegatzen etzan zera esaten jakon ari. Don./ Aura be Domusantutan. Azkena kosetxia artu artuana eitten dok, nobienbrian erdi inguruan ero, eta Domusantutan garixa eriñ. Eriñ eitten dau artzen daben berrixak; lagatzen dabenak artua rekojiduta laga, eta artzen daben berrixak naiz da lenguak Domusantuak arte euki. Artzen zeban berrixak eitten juan lana. Don.
úrten. ERTEN. Bergarako eta Osintxuko adin handiko jendeak ERTEN ere bai. 1. urten. (a). aditza. ERTEN. Irten. Salir. Berandu urten dot etxetik./ Ze ordutan urtetzen da autobusa./ Kanpoko atia itxi bai, eta desezauna bada eo, bestaldeko atetik erten. Aniz./ Ortaikua il bia zanian, jo suertia; suertian ertetze ebanak, bueno, zuk auraxe il biozu, auraxe il biar. Hil./ Salbetik ertendakuan egoten zan pasakallia kale danetati. Sot. (AA BergEus, 334. o.).
NOR-NORK bezala darabil ia beti adineko jendeak. Baina NOR bezala ere entzuten da, gazteen artean batik bat. Gauza bera gertatzen da IGOrekin. 2. urten. (a). da-du aditza. NORK. Tocar en suerte en un juego de azar. Loterixiak urten dost./ Ze numerok urten dau? Hemen ere NORKdunak darabiltzate adinekoek nagusiki, baina gazteagoek ez hainbeste.
3. urten. (c). dio aditza. Dislocarse un miembro. Eskuturrak urten dotsa.
Edo besoak, behatzak... Baita, eskuturra etara dau. Ik. etara. 4. urten. (d). da-du aditza. Euki ohi den zerbaiten faltan izan: arropa, tresna, etab. Carecer de algo que se ha tenido usualmente: prendas de vestir, herramientas, etc. Ziero urtenda nago ontzittik; ero erreminttatik ero erreminttetatik. Klem./ ZAspaldixan alkondaratatik ziero urtenda nago./ Segatik urtenda gare. ZERTATIK urtenda egon, ia beti. 5. urten, urténa. (d). adjektiboa. Jaikia, ausarta. Atrevido, -a. Salientia esaten dan moduan; ola zera, atrebidua ero danian. Klem./ Eskolan ola oso urtenak dienak eztie izeten maixuen gustokuak. Ik. ténte, jaiki. 6. urten, urténa. (c). adjektiboa. Saliente, tratándose de objetos. Urtena, gauza bat bia dan lekua baiño kanporao dagonian. Klem./ Armaixo ori oso urtena dago.
urté-sásoe, -i. 1. urté-sasóe, -i, urté-sasóia. (b). izena. Urte-garaia. Eztakitt ze urte-sasoittan ereitten dan arbixa.
2. urté-sasóe, -i, urté-sasóia. (b). izena. Urtaroa. Estación del año. Negua da urte-sasoirik polittena./ Udaberrixa, udia, udazkena ta negua, urte-sasoiak.
Urtézar egun, Urtézar eguna. (a). izen propioa. URTEZAR. Gabonzahar eguna. El día de Nochevieja. Urtezar egunian izan giñuan akzidentia. EGUN esan gabe ere bai. Biar da Urtezar. Sin. Gabónzar egun.
úrtu. 1. urtu. (a). da-du aditza. Derretir(se). Izotza urtu zanian potzua ein zan. Ik. négarrez úrtu. 2. urtu. (c). da-du aditza. Fundir. Txatarra urtuta eitten dabe saldia Altos Hornosen.
3. urtu. (d). da-du aditza. Erretako kararria hauts bihurtu, desegin. Lelenguan bai, baiña eonian urtzen da. Bai, bai, urtzen da, edo bestela ur pixkat bota. Felix.
ur-txákur, ur-txakúrra. (c). izena. Ugaberea. Nutria. Gure mutikotan izaten zien erreka baztarretan urtxakurrak.
Ik. igabera.
úrubi, úrubixa. (d). izena. strix aluco. Cárabo. Gau txoria. Sin. gabeko mozolo (Sor.), basontz. (Elg.).
úrzelai. 1. úrzelai, úrzelaixa. (d). izena. Ura berez sortzen den zelaia, udan ere fresko egon ohi dena. Prado que posee una surgencia que le hace estar fresco incluso en época de estiaje. Urzelaixa, ola ura joaten dan sakonuna bat ero danian, urzelaixa, bai. Moalde (Mugertzako baserria) aldian bazuan zer bat, beti berde egote zana udan be, ura joate zalako. 2. úrzelai, úrzelaixa. (d). izena. Ureztatu egiten zen zelaia. Prado que en época de estiaje se regaba, por poseer en un nivel superior una fuente o acequia. Billabiñes basarrixan urzelai edarrak eren gure mutikotan.
Elgetar bati jasoa.