úrten
úrten. ERTEN. Bergarako eta Osintxuko adin handiko jendeak ERTEN ere bai. 1. urten. (a). aditza. ERTEN. Irten. Salir. Berandu urten dot etxetik./ Ze ordutan urtetzen da autobusa./ Kanpoko atia itxi bai, eta desezauna bada eo, bestaldeko atetik erten. Aniz./ Ortaikua il bia zanian, jo suertia; suertian ertetze ebanak, bueno, zuk auraxe il biozu, auraxe il biar. Hil./ Salbetik ertendakuan egoten zan pasakallia kale danetati. Sot. (AA BergEus, 334. o.).
NOR-NORK bezala darabil ia beti adineko jendeak. Baina NOR bezala ere entzuten da, gazteen artean batik bat. Gauza bera gertatzen da IGOrekin. 2. urten. (a). da-du aditza. NORK. Tocar en suerte en un juego de azar. Loterixiak urten dost./ Ze numerok urten dau? Hemen ere NORKdunak darabiltzate adinekoek nagusiki, baina gazteagoek ez hainbeste.
3. urten. (c). dio aditza. Dislocarse un miembro. Eskuturrak urten dotsa.
Edo besoak, behatzak... Baita, eskuturra etara dau. Ik. etara. 4. urten. (d). da-du aditza. Euki ohi den zerbaiten faltan izan: arropa, tresna, etab. Carecer de algo que se ha tenido usualmente: prendas de vestir, herramientas, etc. Ziero urtenda nago ontzittik; ero erreminttatik ero erreminttetatik. Klem./ ZAspaldixan alkondaratatik ziero urtenda nago./ Segatik urtenda gare. ZERTATIK urtenda egon, ia beti. 5. urten, urténa. (d). adjektiboa. Jaikia, ausarta. Atrevido, -a. Salientia esaten dan moduan; ola zera, atrebidua ero danian. Klem./ Eskolan ola oso urtenak dienak eztie izeten maixuen gustokuak. Ik. ténte, jaiki. 6. urten, urténa. (c). adjektiboa. Saliente, tratándose de objetos. Urtena, gauza bat bia dan lekua baiño kanporao dagonian. Klem./ Armaixo ori oso urtena dago.