Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ubéldu
ugéz-áitta
ugéz-áitta. (d). izena. Aita-ordekoa.   Padrastro. Uez-aitta ta uez-ama, ba padrastrua ta madrastia. Uez-alabia ba ospiziokua danian. Uez-semia ba berdin. Uez-... hospizioko seme-alabak direnian bakarrik ez; baita norbere aita edo amaren alargundu ondorengo ezkonkidea (uez-aitta, uez-ama), eta jakina, haren seme-alaba ordeak (uez-anai-arrebak). Adinekoek bakarrik ezagutzen dute hitza. Ik. aitta-órde.
ugéz-áizta, ugéz-áiztia. (d). izena. Ahizpa-ordea.
ugéz-álaba, ugéz-álabia. (d). izena. Hija adoptiva. Sin. alába ordéko. Ik. ugéz-áitta.
ugéz-áma, ugéz-áma. (d). izena. Madrastra. Sin. ama-órde. Ik. ugéz-áitta.
ugéz-ánai, ugéz-ánaia. (d). izena. Anai-ordea.   Hermano adoptivo.
ugéz-árreba, ugéz-árrebia. (d). izena. Arreba-ordea.   Hermana adoptiva.
ugéz-séme, ugéz-sémia. (d). izena. Hijo adoptivo.
ugéz-ume, ugéz-umia. (d). izena. Hijo/a adoptivo/a.