Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txotxo-bérba
txurikote
txotxo-bérba, txotxo-berbía. (d). izena. TXOTXOLO-BERBA. Berbetarako era txotxoloa. Mertzedesek Bergarako kalean euskaraz oso gaizki egiten dela diosku honela: Euskera bat dago lotsagarrixa Bergan, e, lotsagarrixa, konpleto. Txotxo-berba konpletua dago Bergan. Dana olakoxe txotxolo-berbia dago Bergan. Mertz./ Txotxolo-berbak dia gaizki esandako berbak. "
txotxólo, -a, txotxolúa, -ía. (a). adjektiboa. Necio, -a, pedante. Bere bizi guztian txotxolo aundi bat izan da. Ik. txátxala.
txotxoloáldi, txotxoloaldíxa. (c). izena. Norbait txotxolotuta dagoeneko aldia.   Período de necedad. Aber noiz pasatze jakon totxoloaldixa.
txotxolokeríxa, txotxolokerixia. (b). izena. Txotxoloaren esana edo ekintza.   Necedad. Makiña bat txotxolokerixa esan dau.
txotxolótu. (b). da aditza. Txotxolo bihurtu.
txotxopotxo eon. esapidea. "Kontuak esaten gustora egon. Atsalde guztian txotxopotxo eon giñan." (Lar Antz).
txu, txúa. (a). izena. (Leintz, Oñati) Txistua.   Saliva. Sin. txístu.
txukiríxu, txukirixúa. (d). izena. . Lorori-xaren antzerakoa omen. (?).
txúkun. 1. txukun, txukúna. (b). adjektiboa. Limpio, arreglado. Eztaukazu oso txukuna kuartua. 2. txukun. (b). adberbioa. Limpio, arreglado. Txukun-txukun dago dana. Alderantzizko zentzuko esaldietan sarri: Bestiei esan biarra jaukan, txukuna don beroi.
txukundáde, txukundadadía. (c). izena. Txukuntasuna. Etxera sartu nitzan eta, jesus maria ta jose!, aura zan txukundadia! . Sin. txukuntásun.
txukúndu. (b). da-du aditza. Garbitu, ondo jarri.   Asear(se), arreglar. Azkenian txukundu dabe Poligono aldia./ Txukundu zaitte puxkat kalera urten aurretik.
txukuntásun, txukuntasúna. (b). izena. Pulcritud. Sin. txukundáde.
txuléau. (a). da-du aditza. TXULÍAU. Harrokerian ibili.   Chulearse, exhibirse. Patinete barrixakin kalian txuleatzia gustatze jako. TXULIAU ere bai adinekoek.
txuleríxa, txulerixía. (b). izena. Chulería. Txulerixia asko eta ezetarako ganora gutxi dauke polizia barrixak.
txúleta, txúletia. (a). izena. Chuleta. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei. txuléta-zíntta, txuléta-zinttía. (c). izena. Cinta de chuletas.
txuléta-zíntta, txuléta-zinttía. (c). izena. Cinta de chuletas.
txunda-txunda. izena. (haur hizkera.) Musika (haur). Zer, entzungou txunda-txunda?
txúntxun, txuntxúna. (c). izena. Danbolin-txistuaren soinua, eta baita musika tresna hauen konjuntoa.   La música de chistu y tamboril, y también conjunto de dichos instrumentos. Txuntxuna, danbolin-txistuan soiñua. —Eta zela esaten zan? Txuntxunian dantza ein ddou. Klem./ Batek txuntxuna jo eta bestiak dantzan eiñ. Ik. danbólin-txístu.
txupáperras, txupáperrasa. (d). izena. Esku-zerra arkuduna.