Hiztegia
txirrístu, txirristúa. (c). izena. XIRRISTU, IRRISTO (OÑ.), ZIRRIZTU (LEIN.). Zirriztura, zirrikitua. Rendija. Ganbarara txirristuetatik demaseko aizia sartze zan./ Dana txirristua da etxe aura. Sin. txirristúra. txirristúan laga atía edo béntania. (c). esapidea. Dejar la puerta ola ventana entreabierta. Bentania txirristuan lagaizu, bero eitten dau ta.
txirristúra, txirristuría. (d). izena. Zirriztua. Haizea edo zerbait pasa daitekeen bitarte estua. Saietera eta antzeko leihoxkez esan ohi da, batik bat. Resquicio. Se dice sobre todo de las saeteras o de cualquier ventana diminuta y alargada. Etxiak eta be, lenaoko zerak alako txirristura batzuk eukitze jittuen, bentanak pez, olako saietara ero..., txirristura bat. Klem./ Basarrixak bero eukitzia ezta erreza dauken beste txirristurakin.
Sin. txirrístu. Ik. kanal.
txirri-txírri. 1. txirri-txirri. (b). onomatopeia. TXARRA-TXARRA, TXIRI-TXIRI (EIB.). Poliki-poliki. Arek, txirri-txirri, lan ugari eitten dau./ Banoia txiri-txiri, txara txikira txoritxara. (AAG Eibes)./ An ibiltzen da txirri-txirri, txarra-txarra. Ik. txírriki-txárraka. 2. txirri-txirri. onomatopeia. "Ardatzen, burpillen edo goruen zaratia, esate baterako.
Txirri-txirri, badabil gure ama goruetan." (SB Eibetno).
txírrixo, txírrixua. (b). izena. TXÍRRIXUAN LAGA. Chorro de líquido. Gure itturrixak udan txirrixo txikixa dauka./ Egundoko odol-txirrixua botaiaz eruan zeben ospittalera. TXÍRRIXUAN LAGA. Uraren txorroa zabalik laga. Txorrua txirrixuan laga dozu.
txírta. 1. txirta, txirtía. (d). izena. emberiza citrinella. Ormatxoriaren tankerako txoria. Escribano cerillo. Txirtia. Oso gutxi ikusten dok emen, ota puntetan da, illuna papar gorrixakin. Don.
2. txirta, txirtía. (d). izena. Harri koxkor xehea. Gravilla. 3. txírta, txírtia. (d). izena. (Oñati) Iruri xe-xehea. "El pedacito de carbón que pasa la criba." (Izag Oñ)
txíspa. 1. txíspa, txíspia. (b). izena. Chispa. Suarenari beti txinparta. 2. txispa, txispia. izena. (Eibar) "Armería. Llave o mecanismo que provoca la ignición. Atxa anaiak ziran onenak Ermun txispia ataratzen. Sin. sugiltz.
Txíspas. (c). izen propioa. Elektrizista edo sasielektrizistei eman izan zaien ezizena. Txispas eta Joxeantoniokin afaldu neban.
txist. (c). interjekzioa. Atentzio deitzeko erabiltzen den aho-hotsa. Sonido inarticulado que se usa para llamar discretamente la atención. Txist! Badaukazu batekoik? (kartetan). Ik. txistara. txistik (edo txirristik) ez eiñ. esapidea. TXISTIK (EDO TXIRRISTIK) EZ ETARA, ESAN, MISTIK EZ EIÑ (ARAM.). Txintik ez egin. No decir ni pío. Afari guztian eztau txistik etara./ Neska kontuik eztau txistik pe esaten./ Txistik etara barik jan dau zopia./ Umiak errespetua... txirristik pe ez e. Ben.
txistára. TXISTADA. 1. txistara, txistaría. (d). izena. Txistada; "txist" edo antzeko zerbait ahoskatuz eginiko deia. Llamamiento con un sonido inarticulado, "tz", "ps", o similar. Atzian txistaria entzun dot, zeiñ ete zan, eta bera./ Pasatzerakuan txistaria ein ddotsat baiña ezta akordau.
txistaria eiñ, batik bat. Txistaria eiñ, batik bat.
2. txistara, txistaría. (b). izena. (haur hizkera.) Indizioa. Inyección en lenguaje infantil. Medikuak txistara txiki bat emun biotsu, baiña txiki-txikixa. TXISTARIA EMON edo TXIST EGIN. Ik. indizíño.