Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txínbo
txintxa
txínbo, txínbua. (c). izena. (Eibar) "Txinbo berbia ixa edozein txori txikintzat erabiltzen dogu Eibarren.  " (Sarasua). Eibarren esaten da, batik bat. Ondoren datoz txinbo mota batzuk.
© Arturo Elosegi
bigotedun txinbo, bigotedun txinbua. muscicapa striata. Papamoscas.
errekako txinbo, errekako txinbua. izena. cettia cetti. Ruiseñor bastardo. (Saras Hegaz). Ik. pikutxóri, sasitxori. txinbo burubaltz, txinbo burubaltza. izena. atricapilla sylvia. Curruca capirotada. txinbo egozuri, txinbo egozurixa. izena. ficedula hypoleuca. txinbo karkar, txinbo karkarra. izena. saxicola torquata. Tarabilla. txinbo ori, txinbo orixa. izena. sylvia borin. Curruca mosquitera.
txínbo txákur, txínbo txakúrra. (d). izena. Perro chimbero. Len, kazia ugari zanian, txinbo-txakurrak pe bai.
txindúrraski, txindúrraskixa. izena. Landare bat da. Ez dakigu zein baina txindurri bedarra izan daitekeela pentsatzen dugu Donatok eman digu izena. Etim.: txindurri+aski.
txíndurri, txíndurrixa. (a). izena. TXINDDURRI, TXINDORRI, TXINGURRI (LEIN.). Hormiga. Txindurrixak erlabixuai:. esaera. Lanik egin ez eta gero eskean dabilenari esaten zaio. Txindurrixak erlabixuai: txindurrixak elefantiai irabazi. esapidea. "Txikia eta haundia borrokan edo lehian dabiltzanean, txikiak irabaz dezakeela adierazi nahi du." (Lar Antz).
© Ezezaguna
txíndurri bédar, txíndurri bedárra. (d). izena. . polygonum persicaria. Persicaria. Sustraia etzana du eta korapiloetatik zuztar berriak botatzen ditu. Kirtena, ostera, zuzen-zuzena. Hostoak melokotoiarenak bezalakoak, erdian beltzune batekin. Leku hezea gustatzen zaio eta zaindu gabeko baratzetan hazten da batez ere. Egosita hartzen da bai sikatzeko, bai zauriak ixteko. Sin. pipar bédar górri.
txindurri madari, txindurri madarixa. (d). izena. Madari mota bat.
txíndurrittu. (b). zaio aditza. Entumecerse, dormirse un miembro. Ankia txindurrittu jat. Azen.: txindúrrittu ere bai.
txínga.
© Jaione Isazelaia
1. txínga, txíngia. (b). izena. Argolla de hierro fija a la pared. txingan— eta goiz guztia tabernan kartetan.
2. txinga, txingia. izena. (Antzuola) "Euskaraz egitearren zigor modura ikasleari ematen zitzaion eraztun edo aro modukoa. Azkenengo izaten zuena eskolan geratzen zen zigortuta." (Lar Antz). 3. txinga, txingia. izena. (Antzuola) "Sutarako egurrak txikitzeko erabiltzen zen tresna.   Cuña de hierro." Lar Antz). Txingiakin txeetze giñutzen laberako egurrak ogixa in bi giñuanian.
txinga-eruále, txinga-erualía. (c). izena. Txinga-eruate kirola praktikatzen duena.
txingá-erúate, txingá-erúatia. (c). izena. TXINGA-JOKU. Bi pisu esku banatan hartuta atzera eta aurrera eramatean datzan herri kirola.
txíngar, txingárra. (b). izena. Brasa zati bakoitza.   Ascua, cada trozo de brasa. Txingarra jausi jatan anka gaiñera. Ik. brása, illínti, txinpárta. txingarra baiño beruaua. (c). esapidea. Oso beroa. Zentzu sexualaz, gehienbat. Txingarra baiño beruaua ei dok neska ori.
txinget. 1. txinget, txingéta. (c). izena. Pestillo. Atiai txingeta emon da etxaburuko atetik urteizu. Ik. morróillo, pasaéra. 2. txinget, txingeta. (c). izena. Krixketa, atea kanpotik eta barrutik ixteko altzairuzko pieza. Kanpotik izaten dana? Txingeta. Sebas. Sin. kriskéta.
txíngor, txingórra. (a). izena. Kazkabarra.   Granizo. Txingorra zuri zeuan goizian.
txingorráda, txingorradía. (c). izena. TXINGORRÁRA. Txingor-zaparrada.   Granizada. Txingorrada galanta bota zeban atzo atsaldian. Sin. txingor-zaparrara.
txingorra-mingorra. izena. (Eibar) "Cuatro esquinas. Harrapatze jokua. Lau, arboletan ipiñi eta bestia erdixan. Partaidiak batetik bestera pasatzen diran bittartian, katibuak harrapau egin bihar dittu. "Txutxurrutxu" esandakuan kanbixau eta katibuak harrapau. Galtzen dabenak, bera katibu." (SB Eibetno).
txingor-zaparrara, txingor-zaparraría. (b). izena. Granizada. Sin. txingorráda.
txínguan. (d). adberbioa. Hanka bakarka. Sin. anka txuntxurrian. Sin. anka bakarrian. Ik. txándorrika.
txinpárta, txinpartía. (b). izena. Sutan dagoen egurretik, eztanda egitean, sortzen den txingartxoa. Baita argindarrak edo igurtzidurak sortua ere.   Chispa. txinpártak dárixola. (c). esapidea. Oso haserre. Txinpartak darixola dago kaseta arrapau dotselako.