Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txíliñ
txindor
txindúrraski, txindúrraskixa. izena. Landare bat da. Ez dakigu zein baina txindurri bedarra izan daitekeela pentsatzen dugu Donatok eman digu izena. Etim.: txindurri+aski.
txíndurri, txíndurrixa. (a). izena. TXINDDURRI, TXINDORRI, TXINGURRI (LEIN.). Hormiga. Txindurrixak erlabixuai:. esaera. Lanik egin ez eta gero eskean dabilenari esaten zaio. Txindurrixak erlabixuai: txindurrixak elefantiai irabazi. esapidea. "Txikia eta haundia borrokan edo lehian dabiltzanean, txikiak irabaz dezakeela adierazi nahi du." (Lar Antz).
© Ezezaguna
txíndurri bédar, txíndurri bedárra. (d). izena. . polygonum persicaria. Persicaria. Sustraia etzana du eta korapiloetatik zuztar berriak botatzen ditu. Kirtena, ostera, zuzen-zuzena. Hostoak melokotoiarenak bezalakoak, erdian beltzune batekin. Leku hezea gustatzen zaio eta zaindu gabeko baratzetan hazten da batez ere. Egosita hartzen da bai sikatzeko, bai zauriak ixteko. Sin. pipar bédar górri.
txindurri madari, txindurri madarixa. (d). izena. Madari mota bat.
txíndurrittu. (b). zaio aditza. Entumecerse, dormirse un miembro. Ankia txindurrittu jat. Azen.: txindúrrittu ere bai.