Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txínbo, txínbua. (c). izena. (Eibar) "Txinbo berbia ixa edozein txori txikintzat erabiltzen dogu Eibarren.  " (Sarasua). Eibarren esaten da, batik bat. Ondoren datoz txinbo mota batzuk.
© Arturo Elosegi
bigotedun txinbo, bigotedun txinbua. muscicapa striata. Papamoscas.
errekako txinbo, errekako txinbua. izena. cettia cetti. Ruiseñor bastardo. (Saras Hegaz). Ik. pikutxóri, sasitxori. txinbo burubaltz, txinbo burubaltza. izena. atricapilla sylvia. Curruca capirotada. txinbo egozuri, txinbo egozurixa. izena. ficedula hypoleuca. txinbo karkar, txinbo karkarra. izena. saxicola torquata. Tarabilla. txinbo ori, txinbo orixa. izena. sylvia borin. Curruca mosquitera.
txínbo txákur, txínbo txakúrra. (d). izena. Perro chimbero. Len, kazia ugari zanian, txinbo-txakurrak pe bai.
txindúrraski, txindúrraskixa. izena. Landare bat da. Ez dakigu zein baina txindurri bedarra izan daitekeela pentsatzen dugu Donatok eman digu izena. Etim.: txindurri+aski.
txíndurri, txíndurrixa. (a). izena. TXINDDURRI, TXINDORRI, TXINGURRI (LEIN.). Hormiga. Txindurrixak erlabixuai:. esaera. Lanik egin ez eta gero eskean dabilenari esaten zaio. Txindurrixak erlabixuai: txindurrixak elefantiai irabazi. esapidea. "Txikia eta haundia borrokan edo lehian dabiltzanean, txikiak irabaz dezakeela adierazi nahi du." (Lar Antz).
© Ezezaguna
txíndurri bédar, txíndurri bedárra. (d). izena. . polygonum persicaria. Persicaria. Sustraia etzana du eta korapiloetatik zuztar berriak botatzen ditu. Kirtena, ostera, zuzen-zuzena. Hostoak melokotoiarenak bezalakoak, erdian beltzune batekin. Leku hezea gustatzen zaio eta zaindu gabeko baratzetan hazten da batez ere. Egosita hartzen da bai sikatzeko, bai zauriak ixteko. Sin. pipar bédar górri.