Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Jaione Isazelaia
txíliñ, txilíña. (b). izena. Campanilla. Monagilluai txiliña galdu jako. Sin. kanpánilla.
txilípala.
© Jaione Isazelaia
1. txilípala, txilípalia. (d). izena. Arto-kirtena luzetara erditik ebakiz lortzen den perkusio-tresna, garai bateko haur-jostailua. Babak batzen laguntzen badostazu, txilipalia eingo dotsut.
2. txilípala, txilípalia. (d). izena. (Osintxu) Urte-meza ondoren bertan izandakoei tabernan ateratzen zitzaien hamarretakoa, hildakoaren familiaren kontura, jakina. Urtia zanian, urte-mezia, ta txilipalia esaten jakon orduan, tabernan etaratzen zeben ardao gozuak eta, pikuak eta, gailletak eta, kafiak eta. Txilipalia. Ben.
txilípurdi, txilípurdixa. (d). izena. TXATXILIPURDI, TXITXILIPURDI, ITXILIPURDI. (LEIN.). Burua lurrean jarrita emandako buelta. Gola sartzen daben bakoitzian txilipurdixa Sin. buerda. txilípurdika. (c). adberbioa. TXATXILIPURDIKA, TXITXILIPURDIKA, ITXILIPURDIKA. (LEIN.). Dando vueltas con la cabeza apoyada en el suelo. Makiña bat txilipurdika eitten giñuan ganauzaiñian./ Arantzan trabau eta txilipurdika jausi zuan mugan bera. Ik. txirrínboletaka.