Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txendor
txiki-txaka
txiki-txaka. onomatopeia. (Eibar) TIKI-TAKA. "Pelotan egin, indar barik, suabe. Txiki-txaka esaten da iñoiz, hola pelotan-edo umien moduan dabizenian." (SB Eibetno)
txikí! txikí! txikí!. (d). interjekzioa. Grito para llamar a los cerdos. Baldia jo ta, “txikí! txikí! txikí!... Oixe esaten jakon, bai. Don.
txikikeríxa, txikikerixía. (b). izena. Huskeria.   Pequeñez. Erostekotan Audi bat; ez gaittuk txikikeritxetan ibiliko. Sin. uskeríxa.
txíkili-txákala. 1. txikili-txakala. (c). onomatopeia. Poliki, baina seguru; zaharren moduan edo (ibili). An ibiltzen da etxe inguruan txikili-txakala, ortuko lantxuak eiñ, arrautzak batu, eta ola. dilín-dalán. (c). onomatopeia. TILIN-TALAN. Intxarri, txilin edo kanpai hotsaren onomatopeia. Abadia ta monagillua badoiaz dilin-dalan konjurua eittera. tirriki-tarraka. Ik. tipili-tapala. 2. txikili-txakala. (c). Sexu-jolasean, txortan. Neska-mutillak ohe baten, aiton-amonak beste baten, txikili-txakala egiten. (Kanta zahar zatia).
txikimen, txikimena. izena. "Apurtzea, suntsitzea. (Lar Antz). Emen daon txikimenak eztauka akaberaik." (Lar Antz).