Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txánkame
txapíau
txapíau. (c). dio aditza. (eufemismoa.) Lehiaketa bat edo dirua irabazi norbaiti; inoiz, lapurretan egin. Testuinguruak argitzen du.   Birlar; ganar una competición o dinero a alguien; a veces, robar. Milla duro txapiau zoskuen kartetan./ Spriñian txapiau jotsan karreria. Sin. linpíau. Ik. miáu eiñ, txápio.
txapiño, txapiñuak. izena. Hankatrapuak. Abarkak janzteko oinak batuaz galtza modura erabiltzen zen lau puntako oihala. (Berrio-Elorrio). Anketan al dan moruen txapiñuak-eta erute zittuen. Txapiñua da tela bat, kuadrau bat; ankia batze zan txapiñuaz. Berrio. Bergara aldean trapuak.
txápio. (c). aditza. (lagunartekoa.) Irabazi, lapurtu. Ikusikok, Retegi atzetik joangok partidu osuan da azkenian txapio./ Komunian neuan bittartian karteria txaketatik txapio. Normalean esaldiaren azkenean jarria, inolako aditz laguntzailerik gabe. TXAPIO EI Ik. txapíau, línpio.