Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
líkiñ
liñárri
líkiñ, likíña. (d). adjektiboa. Viscoso. Eztakik ze dan Benedictine? Alako erari likiñ bat. Ik. lika.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
lilíxo, lilixúa. (c). izena. . LILIXO ZURI. lilium candidum. Azucena. San Juan sortan jarri ohi zen.
líma, limía. (a). izena. Lima. Limiakin jaixozu puxkat eta sartuko da. LIMÁN. Limaketa lanean. Ori Cometsa-n ibilli zuan liman.
lima-auts, lima-autsa. (c). Sin. karraska-auts.
lima-kerten, lima-kertena. izena. Mango de lima.
limako. (Eibar) "Maestro de lima. Armerixan limako maixuari limakua esaten jakon." (SB Eibetno).
lima-pikari, lima-pikarixa. (Eibar) LIMA-PIKATZAILLE. Picador de limas.
limari, limarixa. izena. (Eibar) Limador, ajustador.
limáu. (b). du aditza. Limar.
limóe, -i, limóia. (a). izena. Citrus limon. Limón.
limói-ur, limoi-úra. (b). izena. Zumo de limón. Katarruandako, limoi-ura eztixakin.
limonáda, limonadía. (c). izena. Gaseosa. Len gaseosiai limonadia esate jakon.
limósna, limosnía. (b). izena. Limosna.
linbo. 1. línbo, línbua. (c). izena. Bataiatu gabeak hildakoan joaten omen ziren lekua.   Limbo. 2. linbo, linbue. (Leintz) Haur bataiatu gabeak lurperatzen ziren lekua, "kapillako itxugiñan azpixan." (Aran Gatz).
línea, línea. (c). izena. Linea de alta tensión. Gure sobixkarretik pasatzen da linea./ Lineak piñui-sailla arrapau dosku. Linea, mugagabean nahiz mugatuan, adinekoek. Líneia ere entzun daiteke gazteen artean, mugatuan.
linparkeixa, linparkeixia. izena. (Antzuola) "Hondarrak, batez ere jan hondarrak. Egunero linparkeixak geatu biar./ Freskeria linparkeixaz beteta dao." (Lar Antz).
linpíau. 1. linpíau. (c). dio aditza. (lagunartekoa.) Jokoan edo lehiaketan norbaiti irabazi.   Ganar a alguien en un juego o competición. Milla duro linpiau najotsan kartetan./ Oriok errez linpiauko jotsak Kaikuri. Sin. txapíau. 2. linpíau. (c). du-dio aditza. Ohostu.   Robar. Kotxetik kaseta linpiau jostek. Sin. txapíau. Ik. línpio.
línpio. 1. línpio. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Hilda.   Muerto, seco. Arbolatik jausi tta linpio geratu zuan./ Olakuai bi tiro ta linpio. Ik. garbi geratu, seko geldittu. 2. línpio. (c). adberbioa. Ezer barik, hutsik. Lapurretaz aritzerakoan. Lapurrak etxia linpio laga zotsen.
liñágintza, liñágintzia. (d). izena. Linua ereitetik harigai izaterainoko langintza.
liñapótzu, liñapotzúa. (d). izena. Linoa beratzen eukitzen zen putzua.   Pozo en que se remojaba el lino. Aldeko etxaburuan zan liñapotzua./ Artzalen an beeko albergian gaiñekaldian, antxe zan liñapotzua. JJp. LI Ik. osíñ.