Hiztegia
txánboliñ. 1. Txánbolin. (c). izen propioa. Tamborilero. Se usa como apodo a los de la profesión. Bitorixan bizi da Antzuelako Txanboliñ. 2. txanbolin. Ik. danbolíñ.
txánbra, txánbria. (d). izena. "Chambra. Vestidura interior, no ajustada, de mujer o de niño, que cubre la parte superior del cuerpo." (M. Moliner). Gero agiñik pez, buruko emendaixa jantzitta, erropa luze-luze gona aundi batzuk, beste... txanbria esate jakon, beste amantal aundi bat. Mertz./ Guk erabiltzen giñuzen ba, txanbra zurixak ero. JJp.
txánda, txándia. (a). izena. Turno, vez. Artu dot medikuandako txandia. txándaka. Alternándose, por turnos. Anai-arrebak txandaka zaintzen dabe ama.
txandapása eiñ. (c). esapidea. Txandan norbaitek norbaiti aurrea hartu edo norbere txanda galdu. Adelantarse en una cola o perder la vez en la misma. Aldamenera begira nagola txandapasa ein ddoste./ Amarretarako ezpaza presentazen txandapasa eingotsue./ Medikuana joan bia neban, baiña txandapasa ein dot; urrenguan joango naiz.
txándorrika. (d). adberbioa. TXINDURRIKA, TXINDURRIZKA, TXINTXURRIZKA. Hanka bakarka harri bati kuadroz kuadro bultza egitean datzan antzinako neska jolasa. Juego de niñas consistente en empujar de cuadro en cuadro una piedra a la pata coja. Txandorrika ero txindurrika, ola kuadro batzuk itte zittuan, una-dos-tres, eta gero bi alde banatan, da ankiakin, arraian eztailla geratu, arritxo bat erabiltze zuan, arraia ikutze zebanak galdu itte zeban da. Gure gazte-denporan ume danak itte juen. Klem.
TXANDORRIKA IBILI. Klem.k dionez txínbili! esaten zen jolasa hasterakoan eta txónbolo! onez burutzen zenean. Sin. zelamiñetan (Os.).