Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
trumói-ots
tutiliklase
trumói-ots, trumoi-ótsa. (b). izena. TRUMONOTS (EIB.). Ruido de trueno. Bart oerakuan trumoi-otsa zan./ Atsaldian entzun die trumoi-otsak baiña eztau euririk eiñ. Singularrean gehiago. Sin. trumoi-zaráta.
trumoi-zaráta, trumoi-zaratía. (c). izena. Ruido de trueno. Iru trumoi-zarata entzun jittuat gabian. Don. Trumoi-zartada ere bai handia denean. Sin. trumói-ots.
truxal, truxalak. (Eibar) Chaparrón, lluvia torrencial. Truxalak ein zittuan araiñegun, eta etxetik urten be ezin izan genduan ein. (SB Eibetno)
ttir-ttir. onomatopeia. (Eibar) "Sonido que produce el afilador." (SB Eibetno).
tturrukunttun, tturrukunttuna. izena. (Antzuola) "Zopa mota bat." (Lar Antz).
túerto, -a, tuértua, ia. (a). izena. Tuerto, -a. Sin. begíbakar. Ik. ítxu.
túkur, tukúrra. (d). adjektiboa. Terkoa eta takarra.   Terco y rudo. Etzuan giro aren inguruan. Auraxe zuan personia tukurra. Ik. Turkúa.
túlanko, túlankua. (c). izena. Kantabria aldeko basaganadu mota.   Ganado de raza tudanca. Adarzabala eta kolorez grisa. Ik. trézeño.
túnante, túnantia. (b). izena. Alproja eta nagi xamarra. Gazteez, eta batik bat ikasleez, esana.   Se dice de los jóvenes, sobre todo de los estudiantes que son algo pícaros y vagos. Tunante majua ago i aspaldixan eindda./ Listua zuan baiña tunantia. Uberako Mari Justa famatuak gogoan dut zer esan zidan behin mutikotan gerezi lapurretan harrapatu gintuenean: Artizko Bálbiñon semian semia (ni), estudiante tunante! kapapian gitarria joten!
túnika, túnikia. (c). izena. Alkandora itxurako jantzi luze eta zabala, antzina gizonek erabiltzen zutena.   Túnica, blusa. Orduan tunikia ebali ixen dot. Oiñ tunikaik ezeutu be ezta eitten, baiña tunikia da aurrian emon koapillo bat eta... Cand. Sin. brúsa.
túnikadun, túnikaduna. (d). izena. Tunika jazten duena edo jantzita daramana. Herri xehearen ezaugarria. Ik. gabándun.
tuntuna arrapo(ta). interjekzioa. (Oñati) Umeak haserretu eta tematan ari direnean esan ohi da. Gure neskatillia tuntuna arrapota dago.
tupi, tupixa. (c). izena. Arotzerian formadun piezak lantzeko erabiltzen den makina. Gero makinak ipini giñuazenian, orduan tupixan eitten giñuzen. Angel Zurginek erabiltzen duten makinarik arriskutsuena da.
túrbiña, túrbiñia. (c). izena. Indarretxea.   Pequeña central hidroeléctrica. Matxitxeiko turbiñia izan zuan Algodonerako zeroi. Klem. Matxitxei: Matxiategi, orain Poligonoa dagoen lekuan zegoen baserria. Sin. indarrétxe.
turko. 1. túrko, túrkua. (d). adjektiboa. (Oñati) "El que es muy suyo y no hace caso de nadie." (Izag Oñ). Ik. túkur. 2. Turkúa. (c). izen propioa. Lehenengo karretero eta gero transportista famatua izan zen baten gaitzizena. Umeei beldurra sartzeko, Zintzua ezpaza izeten, Turkua etorriko da, esaten zen.   Nombre de un famoso carretero y transportista bergarés, que fue para los niños de cierta época sinónimo de "el hombre del saco". Turkua zuan karretero bat, eta Antonio Zabala zuan alako zerrari brusko bat, eta Turkuak: "“Etaraik txikito bat Turkuandako eta bestia terkuandako”." Klem.
turtukiña, turtukiñie. izena. (Aramaio) Alua. Andrie andrie danak belaunek junto eta turtukiñie tapauta. (Orm Aram).
túte, tutía. (b). izena. Karta joku ezaguna.   Tute. Felix gogorra da tutian. Inesiboan ia beti.