Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
trozo
túnika
túnika, túnikia. (c). izena. Alkandora itxurako jantzi luze eta zabala, antzina gizonek erabiltzen zutena.   Túnica, blusa. Orduan tunikia ebali ixen dot. Oiñ tunikaik ezeutu be ezta eitten, baiña tunikia da aurrian emon koapillo bat eta... Cand. Sin. brúsa.
túnikadun, túnikaduna. (d). izena. Tunika jazten duena edo jantzita daramana. Herri xehearen ezaugarria. Ik. gabándun.
tuntuna arrapo(ta). interjekzioa. (Oñati) Umeak haserretu eta tematan ari direnean esan ohi da. Gure neskatillia tuntuna arrapota dago.
tupi, tupixa. (c). izena. Arotzerian formadun piezak lantzeko erabiltzen den makina. Gero makinak ipini giñuazenian, orduan tupixan eitten giñuzen. Angel Zurginek erabiltzen duten makinarik arriskutsuena da.
túrbiña, túrbiñia. (c). izena. Indarretxea.   Pequeña central hidroeléctrica. Matxitxeiko turbiñia izan zuan Algodonerako zeroi. Klem. Matxitxei: Matxiategi, orain Poligonoa dagoen lekuan zegoen baserria. Sin. indarrétxe.