Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tróte
túnante
túnante, túnantia. (b). izena. Alproja eta nagi xamarra. Gazteez, eta batik bat ikasleez, esana.   Se dice de los jóvenes, sobre todo de los estudiantes que son algo pícaros y vagos. Tunante majua ago i aspaldixan eindda./ Listua zuan baiña tunantia. Uberako Mari Justa famatuak gogoan dut zer esan zidan behin mutikotan gerezi lapurretan harrapatu gintuenean: Artizko Bálbiñon semian semia (ni), estudiante tunante! kapapian gitarria joten!
túnika, túnikia. (c). izena. Alkandora itxurako jantzi luze eta zabala, antzina gizonek erabiltzen zutena.   Túnica, blusa. Orduan tunikia ebali ixen dot. Oiñ tunikaik ezeutu be ezta eitten, baiña tunikia da aurrian emon koapillo bat eta... Cand. Sin. brúsa.
túnikadun, túnikaduna. (d). izena. Tunika jazten duena edo jantzita daramana. Herri xehearen ezaugarria. Ik. gabándun.
tuntuna arrapo(ta). interjekzioa. (Oñati) Umeak haserretu eta tematan ari direnean esan ohi da. Gure neskatillia tuntuna arrapota dago.
tupi, tupixa. (c). izena. Arotzerian formadun piezak lantzeko erabiltzen den makina. Gero makinak ipini giñuazenian, orduan tupixan eitten giñuzen. Angel Zurginek erabiltzen duten makinarik arriskutsuena da.